Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Euskal bizikletan, bizikleta gutxi... eta helikoptero bat

Euskal bizikletan, bizikleta gutxi... eta helikoptero bat

Asier Sarasua 2005/06/05 23:32

Amaitu da Euskal Bizikleta. Edizio kaskar samarra aurtengoa. Azken urtean txirrindularitzan izandako aldaketek eragin handia izan dute, eta bigarren egunean Eladio Jimenezek tropelari ateratako 10 minutuek, zer esanik ez. Etapak mugituak izan omen dira, gorabehera askokoak, txirrindulari gazte batzuk gogotsu... baina oro har maila gutxiko lasterketa izan da, eta ikusleentzat ez da izan edizio onegia: talde handi gutxi, izen handi gutxiago, eta etorri diren handi horiek gogo gutxi baino gutxiago.

Gaur Arrateko igoera izan da eta hor ere aldaketak izan dira: arratsaldez izan beharrean, goizez izan da. EITBek eta arratsaldeko pilotak aginduta. Ez dakit ordu aldaketagatik izan den, edo edizio kaskarra izan dugulako aurtengoa, baina jende gutxitxo zegoen Arrate inguruan. Ea datorren urtean... antolatzaile batzuen artean hasi dira esaten, datorren urteetarako aldaketa handiak egin beharko direla. Ikusiko dugu.

Eskerrak azkenean helikopteroa agertu den

Ba bai. Gaur Arraten albistea ez da izan italiar baten garaipena, ez Jimenezek itzulia irabaztea, eta ez antolatzaileen hasarrea. Gaur albistea EITBren helikopteroa izan da. Karrera amaitu bezain azkar, Santa Kurutz inguruan hasi da jira ta buelta, gure buruen gainean. "Zer ibiliko ete dok hau?"

Jira ta buelta, eta gero eta beherago, eta azkenean, Iturruaabeletxe baserri gaineko zelaira jaitsi da. Eta hantxe agertu dira dozenaka ume (eta ez hain ume), helikopteroa ikustera, pozik. Helikoptero amerikarra lurrera bota duen irakiar taldea ziruditen, denak saltoka eta argazkiak ateratzen.

Hogei minutu izan dira. Piloto "amerikarrek" bizirik irten dute, eta gu guztiok bazkaltzera joan gara, pozik, helikopteroaren gorabeherek eguna alaituta.

Gauean, etxean, Maddi lo zegoela bere gelara sartu naiz, azken laztana ematera. Lo zegoen, zorro-zorro, baina une batez begiak ireki ditu eta eskutxoa zerura jaso ondoren "baddoia! baddoia!" esan du.

Aurtengo Arrateko igoera, sekula izan denik eta onena izan da. Ez dago dudarik.

Argazki gehiago ere jarri ditut, jarraitu irakurtzen.







etiketak: eibar
Patxi
Patxi dio:
2005/06/06 11:47

Azkena politena: abertzale bat, helikopteroaren koloreak ikusita, beroni pixa egiten.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

cc by sa 4.0 - ikonoa

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz

Azken erantzunak
Bai, que viva Jalisco! Eta Javi Martín be bai! ... Jose Antonio Azpilicueta Albizu, 2026/01/04 11:11
Aupa Azpilikueta! Orduan, 1955 inguru izan bihar, ... Asier Sarasua, 2026/01/01 19:44
"Tupixa, Petit Tupinamba" (1950 inguru?). Argazki ... Jose Antonio Azpilicueta Albizu, 2025/12/31 18:16
Lan ederra egin dabe, bai! Asier Sarasua, 2025/11/18 08:38
Bene-benetan... Zorionak! Amatiño, 2025/11/17 15:11
Zorionak. Benetan inbidiagarria. Honako hau, ... Amatiño, 2025/09/08 12:33
Arrazoia, bai! Aldatu dot, 1950 ingurua izango ... Asier Sarasua, 2025/08/16 08:34
Ederra, politta… ez najuan Tupi izenan jatorrixa ... Amatiño, 2025/08/15 21:55
Erregular! Super interesgarrixa. Eskerrik asko ... Oier G, 2025/07/13 09:52
Bai horixe! Ointxe nabil laguntza eske artikulua ... Asier Sarasua, 2025/07/08 21:06