Errebaleko Agustinak
Aste honetan egunkariren baten irakorri dot, eibartar talde bat Lekeittiora juango dala, hango Agustinak bisitatzera. Zer dala-ta? Ba, Lekeittioko Agustinak, erdi-eibartarrak diralako.
Gaur egun ixa inork ez daki, baina Agustinen konbentua Eibarren zeguan, Maria Angela kalian, Errebalian. Konbentu haundixa, itzela, Errebal kale osua hartzen zebana, Muzategittik hasi eta Ibarkurutzeraino. Muzategi aldamenian, elixia, dotoria, San Agustinen irudi ederrakin. Jarraixan, konbentua. Eta atzekaldian, Jardiñetaraiño, ortuak eta lurrak.
Ez dakit zenbat urte, baina mordua pasau zittuen Agustinak Eibarren. 200? 300? Ezin esan, baina mordua. Gerrara arte. 1937xan txiki-txiki einda geldittu zan inguru guztia, eta monjak Lekeittiora juan ziran.
Gaur egun musika-eskolia eta merkatu plazia dagoz konbentuan lekuan. Konbentua eta elixia bota ostian jaso ziran, 1954 inguruan, konbentuaren lurretan.
Eibartar gehixenok San Agustin kalia ezagutzen dogu, baina izena zergaittik ipini zetsen jakin ez. Konbentuaz, zer esanik ez. Gerra aurrian umiak ziranak, ostera, oin 80-85 urte inguru daukez, eta oindiokan be, urtero-urtero, Lekeittiora juaten dira, Lekeittioko agustina eibartarrak bisittatzera.
(oharra: argazkixak Egoibarra.com webgunetik hartu dittut)