Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Moztu eta Ebagi

Moztu eta Ebagi

Asier Sarasua 2005/05/10 09:15

Esan bihar dotena, seguru asko, begibistakua izango da gehixenendako; edo tontokerixa haundixa, igual, beste askorendako. Baina gauzak idatziz jartzeko lotsa gitxi dakatenez, aurrera egingo dot.

Moztu eta Ebaki. Badinak dira? Sinonimuak?

Kasu gehixenetan ez, nere ustez, baina gaur egun nahastian erabiltzen dira, gaztien artian gehixenbat. "Kutxiluakin moztu", edo "ulia ebagi", edo "bedarra moztu"... Bai? Bada holakorik?

Nik nere iritzixa emongo dot, eta gero, gerokuak.

  • Ebagi. Zeozer batzia. Hau da, zeozeri zati bat kendu, baina kendutako zatixa batzeko, gordetzeko: garixa ebagi eitten da beti, esate baterako. Eskuan geratzen dan zatixa gorde eitten da, eta lurrian geratzen dana bota. Horrez gainera, jakina, punta zorrotza daukan zeozekin ebatia, ebagi bat eittia, zauri bat, tarratada bat.
  • Moztu. Kontrakua. Zeozer laburtzia, motzago eittia. Kasu honetan, eskuan geratzen dana bota eitten da. Ulia moztu eitten da. Buruan geratzen dana da inportantia, eta eskuan geratzen dana bota eitten da.
  • Eta bizarra? Nik neuk behintzat, kendu eitten dot beti, ez ebagi, eta ez moztu. Ebagixa, bizarra kentzeruzkuan arpegixan eitten dozuna.

Dana dala, kontu honetan, biharbada, euskalki mailako aldia egongo da. Batian balio dabenak, beste batian ez.

asier
asier dio:
2005/05/11 16:42

Neretzat "kanpoko" kontua da "bizarra egin" hori. Sarri entzundakua, baina Eibarren ez, eta etxian gitxiago.

Hor be, jakina, Leirek aittatzen daben euskalkixen arteko aldia egongo da. Nik neuk Eibarkuak ezagutzen eta esaten dittut. Beste herri batzuetan, seguru asko, bizarra egin edo moztu edo auskalozer egingo dabe.

Kepa Diegez
Kepa Diegez dio:
2005/06/06 14:23

Geupere bizar(ra) (eg)in esaten dogu. Baina , nire euskara euskaldunbarrizahartuta dago. Gure inguruko jende askok "ulie ebai" esate dau. Moztu ez dabe sekulan erabilten (mendebaldeko bizkaiera).

Patxi
Patxi dio:
2005/05/10 12:07

Guztiz ados Asier. Neri ere noizik eta behin aldegin izan dit, "bizarra moztera noa"k, eta barruan alarma piztu zait. Alperkeriak laguntzen dit gutxitan esaten. Perezaz beti bizarra kentzeko.

Emakumeek ez daukate holako arazorik, depilatu aditzak ez baitu zalantzarako aukerarik ematen.

leire
leire dio:
2005/05/10 18:57

Aupa, Asier

Nik neuk ez dittut bardiñ erabiltzen, baiña begiratu doten hiztegi guztietan ez dabe iñungo desbardintasunik egitten. Gero, euskalki bakotxian diferentziak beste batzuk dira

gari
gari dio:
2005/05/11 11:39

Ni ere ados nago, baina Patxiri argibide bat:neskek ere arazo bera daukate, hileak kendu egiten baitituzte, bestela gizonok ere ez genuke arazorik izango, afeitatu egingo ginateke...

Julen
Julen dio:
2005/05/11 14:09

Eta "bizarra egin"?

Nik hori erabilten dot.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz