Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Gorka Aizpurua Serrano eibartarrak irabazi dau sanfermin jaixetako kartel-lehiaketia

Gorka Aizpurua Serrano eibartarrak irabazi dau sanfermin jaixetako kartel-lehiaketia

Asier Sarasua 2005/05/04 23:52

Sanferminak 2005Gorka Aizpurua Serrano eibartarrak irabazi dau sanfermin jaixetako kartel-lehiaketia. Aurtengo leihaketa horretara 600 lan aurkeztu dira, eta guztien artian eibartarraren lana aukeratu dabe.

Lehenago be aurkeztu izan da Gorka lehiaketa horretara, beti "elementu tipikoak erabiliz", eta aurtenguan zeozer desbardiña eittia erabagi dau: ez zezenik, ez santurik, ez pañuelo gorririk... Betiko elementu guztiak falta dira kartelian. Eta horixe sarittu dau epa-mahixak.

Gorkak 26 urte dakaz eta Bartzelonan bizi da. Hainbat lehiaketa irabazi dittu honezkero; kartel-lehiaketak be makiñatxo bat. Eibarren ixa urtero irabazi izan dau lehiaketaren bat, oso gazterik hasitta, gainera. Hau be ez da azkena izango.

Famelixan be badaka zeini jarraittu, beran aitxitxa, Juan Serrano, margolari eta grabadore ezaguna dalako Eibarren. Eibarko Artisten Elkarteko presidentia be bada.

Epa-mahixaren iritzixa

"Pese a no contener ningún motivo iconográfico hemos elegido el cartel más musical, más abierto y sugerente. Precisamente porque al no tener ningún icono que lo identifique es un cartel múltiple, que tiene que ver con lo popular, con lo festivo y con lo musical. Es un cartel que se puede cantar, se debe cantar y se canta desde el principio".

"El cartel elegido trasciende fronteras, es elemental y básico pese a no representar a un toro o la figura de San Fermín y el jurado, además de valorar los aspectos técnicos, se ha guiado por un criterio emocional. Lo importante es que hable el corazón y en este caso resulta más comunicativo el son que cualquier icono".

Artikulo osua Diario de Navarran



etiketak: eibar, kultura
ander
ander dio:
2005/05/14 21:05

Ba nere ustez idea azkenengo urtietan presentau dian lanen artian interesgarrienetakua izan da. Gertatzen dana emaitz grafikua, objetiboki hitzeginda, ez da egokixa.

asier
asier dio:
2005/05/05 16:13

Nere inguruko lankide batzuendako, ostera, sinpletasun hori... xinpleegixa. Gehixeneri ez jakue gustau.

Gustuak gusto, hori garbi dago.

Patxi
Patxi dio:
2005/05/05 13:02

Begira ze garrantzitsua dan epai-mahai honek egindako aukeraketa.

Sofistikaziotik urruti, xinpletasuna garaile. Edonork egin lezakeen kartela, eta epai-mahaiaren parrafo hori, gordetzeko modukoa:

"además de valorar los aspectos técnicos, se ha guiado por un criterio emocional. Lo importante es que hable el corazón y..."

Qué cuco! esango du batek baino gehiagok... Baina zein egiazkoa.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz