Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Deutsat / Detsat / Dotsat

Deutsat / Detsat / Dotsat

Asier Sarasua 2004/07/02 05:05

Nor-Nori-Nork aditzak sortzeko orduan, nion-dizkiot-nizkion... itxurakuak erabiltzen dira euskera batuan. Horrek formok erdikaldeko euskalki eta hizkeretan erabiltzen dira. Mendebaldeko formak, berriz, eutsi aditzaren bittartez sortzen dira, eta hortik datoz deutsat (diot), neutsazen (nizkion), gentsan (genion), eta abarrak. Gure inguruan dotsat, notsan itxurakuak erabiltzen dira. Eibarren, baiña, ez bata eta ez bestia.

Mendebaldeko berbeten ezaugarri orokorra da Nor-Nori-Nork aditzaren paradigmak sortzeko eutsi aditza erabiltzia. Halandabe, lekuan lekuko aldaerak dagoz: Bizkaiko erdikaldian eta sartaldian -eu- da errua (deutsat); sortaldian (gure inguruko herri eta eskualdietan), ostera, -o- bokaldun formak sortzen dira:

  • deutsaraz -- dotsaraz (dizkiot)
  • geuntsan -- gontsan (genion)
  • zeutsazun -- zotsazun (zenion)

Holaxen eitten dabe Eibar inguruko herri guztietan: Lea-Artibai inguruan, Durangaldeko toki batzuetan, Debagoienan...

Eibar, baina, berezixa da, eta -e- bokaldun formak erabiltzen dira gehixenetan: detsat, gentsan, baletsa...

Oso ezaugarri berezixa da, gure modoko berbetia dauken Soraluzen eta Ermuan be dotsat-notsan itxurako formak erabiltzen dittuelako.

Eibarren be, basarrittarren artian, eta gehixenbat Agiñagan, entzutzen dira -o-dun formak, baina salbuespena dira.

Azken urtiotan, eta nik asmau ezin doten errezoiren batengaittik, gaztien artian gero eta gehixago dagoz zabaltzen horrek formok. Jatorriz Ermua, Soraluze edo Debagoienakuak diran aldaerak.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz