Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog

e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)

"Aral itsasoa" euskaraz atera du Harriet argitaletxeak

e-gor 2019/05/29 20:52
Gidoia José Carlos Fernandes-ek egin du, "Munduko bandarik txarrena"-ren egileak, eta irudiak Roberto Gomes-enak dira
"Aral itsasoa" euskaraz atera du Harriet argitaletxeak

Irudia: Roberto Gomes

Txalaparta argitaletxeak 2013an euskaratu zuen Munduko bandarik txarrena. Surrealismoz eta umore fin eta garratzez, antiheroi galtzaileen istorioak kontatzen zizkigun José Carlos Fernandes egile portugaldarrak herrialde hartako komikirik sarituena den hartan. Orain Harriet argitaletxeak Fernandesen Aral itsasoa eder hau dakarkigu. Hura atsegin izan bazenuen, ziur hau ere gozatuko duzula, estilo, giro eta esku bera antzeman baitaitezke bietan.

Kontrazalean komikiaren deskribapenean kontatzen denez, bere helmugara iritsi ez den hegazkin bat Yucatango oihanean aurkitu dute, kalterik gabe baina bidaiarien edo tripulazioaren arrastorik gabe. Eta kutxa beltzeko grabazioak oso harrigarriak dira: hegazkinaren eta aire-kontrolatzaileen arteko elkarrizketen ordez, elkarrekin zerikusirik ez duten istorio bitxiak entzuten dira, eskifaiako inorena ez den ahots bitxi batean... Bada, komikian ez da hegazkin horren istorioa kontatzen, kutxa beltzeko istorio ezohiko horiek baino, bost guztira. Albumari izenburua ematen dion Aral itsasoa da luzeena, eta horrez gain beste lau labur daude: Idi bat teilatuan, Hildakoen janzkiak, Panamako kanalaren irekiera eta Ibaian gora egitearen arte ahantzia.

Munduko bandarik txarrena hartan ez bezala, hemen irudiak ez dira Fernandesenak, Roberto Gomesenak baizik. Beno, hala dio komikiaren barneko orrietan, baina ez dakit benetan hala den istorio guztietan, izan ere estilo ezberdinetan marraztuta daude, eta batzuenek Munduko bandarik txarrenakoen antza dutela esango nuke...

Superpatata, umorezko haurrentzako komikiak euskaraz!

e-gor 2019/05/27 20:12
Bartzelonako Bang argitaletxea pertsonaiaren 8 istorioak ari da ateratzen euskaraz 2019ko lehenengo seihilekoan zehar
Superpatata, umorezko haurrentzako komikiak euskaraz!

Irudia: Artur Laperla

Superpatata haurrei zuzendutako Artur Laperla egilearen umorezko komiki bat da, patata superheroi bat protagonista duena. Bartzelonako Bang argitaletxeak komiki hauen 8 zenbaki atera ditu 2011tik hona, eta azken hilabete hauetan zortziak euskaraz ateratzen ari da. Lau urtarrilean atera ziren, beste bi maiatzean eta azken biak ekainean dira ateratzekoak. Ongietorriak, ez baita haur txikientzako komiki asko ateratzen euskaraz!

Xabiroi aldizkariaren 51. zenbakia

e-gor 2019/05/25 09:20
Ohiko zinta eta sailez gain, "Amets alokatuak"-en azken atala, "Haur besoetakoa"-ren sail berri baten hasiera eta Mikel Santos "Belatz"-i elkarrizketa dakartza
Xabiroi aldizkariaren 51. zenbakia

Irudia: Xabier Sagasta

Otsailean atera zen Xabiroi komiki-aldizkariaren 51. zenbakia, beti bezain interesgarri eta ederra, ondoko eduki hauekin:

Gozatu!

"Opil eta muxilen binetak", emakume lesbianen istorioekin osatutako komiki kolektiboa

e-gor 2019/05/23 19:48
Gehitu eta Mugen gainetik erakundeek bultzatutako komiki hau doan deskarga daiteke
"Opil eta muxilen binetak", emakume lesbianen istorioekin osatutako komiki kolektiboa

Irudia: Sussana Martin

Poztekoa da, aurreko batean aipatutako Tupust!-ekin bezala, berriz ere emakumeek  egindako euskarazko komiki baten berri ematea. Gehitu eta Mugen gainetik erakundeek bultzatutako Opil eta muxilen binetak (hala itzuli dute Viñetas de tortas y bollos) proiektu honetan, Euskal Herria, Espainia eta Latinoamerikako 10 egilek (Susanna Martín, Teresa Castro, Belizza Buzollo, Carla Berrocal, Sheila Alvarado, Nacha Wollenweider, Victoria Rubio, Katherine Supnem, Miriam Muñoz eta Xulia Vicente) bakoitzak 3 orritako komiki bat egin du, emakume lesbianek herrialde horietan bizi izaten dituzten eguneroko egoerak agerian jartzeko. Teresa Castro eta Paty Ortiz de Záratek koordinatu dute eta azala Susanna Martínek egin du. Komikia online dago ikusteko edo deskargatzeko.

Antton Olariaga eta Joseba Larratxeren hitzaldia, Argiaren mendeurrenaren harira

e-gor 2019/05/21 07:49
Aldizkarian irudien, komikien eta umorearen presentziaz arituko dira San Telmo museoan asteazkenean, maiatzak 22, arratsaldeko 19:00etan
Antton Olariaga eta Joseba Larratxeren hitzaldia, Argiaren mendeurrenaren harira

Irudia: Argia / Irunero

Argia aldizkariak 100 urte betetzen dituela eta antolatutako Zerukotik lurrekora hitzaldi zikloaren barruan, bertan umore zintek, ilustrazioek, azaleko irudiek, kartelek, marrazkiek eta komikiek izandako presentziaren eta eraginaren inguruko mintzaldia antolatu dute, 100 urte, ehunka irudi izenburupean. Antton Olariaga eta Joseba Larratxe Joseviskyk emango dute; lehenak lau hamarkadatan zehar egin dituen irudien errepasoa egingo duelarik, bigarrena azken urteetako tendentzia berrien inguruan arituko da. Hitzaldi zinez interesgarri hau San Telmo Museoan izango da bihar asteazkena, maiatzak 22, arratsaldeko 19:00etan.

BREAKING NEWS! GELDITU ERROTATIBAK! Tintin berriz ere euskaraz, 26 urteren ondoren!

e-gor 2019/05/05 16:35
"Castafioreren bitxiak" euskaraz argitaratu dute Zephyrum eta Trilita etxeek, eta badirudi gehiago ateratzeko asmoa dutela!
BREAKING NEWS! GELDITU ERROTATIBAK! Tintin berriz ere euskaraz, 26 urteren ondoren!

Irudia: Hergé

Ziurrenik Tintin izango da, Asterixen baimenarekin, komiki europarreko pertsonaia ezagunena. Euskaraz egon beharko lukeen ezinbesteko komiki sail horietako bat da Hergék sortutako Tintinen abenturak. Alabaina, 1993an izan zen, Elkarren eskutik, Tintinen album baten azken argitarapena, eta aspaldi deskatalogatuta zeuden. Bada, Tintinen jaiotzatik 90 urte bete berri diren honetan, berriz ere euskaraz atera da Tintinen istorioetako bat, Castafioreren bitxiak delakoa, bai harribitxia bera ere!

Zephyrum Ediciones eta Trilita Ediciones etxeek atera dute, euskaraz gain beste bost hizkuntza edo hizkeratan ere: galegoa, valentziera, aragoiera, aranera eta castúoa. Antza denez, euskarazko itzulpena 1988an Elkarren edizioarentzat Joxantonio Ormazabalek egindakoan oinarrituta dago, eta Inazio Mujika Iraolak eguneratu du.

Kasualitatea, Tintinen abentura guztiak neuzkan hizkuntza batean edo bestean (gehienak euskaraz, baina batzuk gaztelania, ingeles edo frantsesez) justu Castafioreren bitxiak hau izan ezik! Atzo denda batean aurkitu eta erosi nuen, eta ezin pozikago nabil!

Eta berri onekin jarraitzeko, kontrazalean atal bat dago "Hurrengo izenburuak" dioena, eta Ilargira bidean eta Ilargian oinez agertzen dira! Ea bilduma osoa argitaratzera iristen diren, eta nik ere bilduma guztia euskaraz izaterik dudan!

Josean Olabek euskaraz ere atera du Donostiako 1813ko gertakariak kontatzen dituen komikia: "Zigorgabeko loria"

e-gor 2019/05/01 10:23
Ohi duen gisan, autoedizioan atera du Itsasgora Edizioak bere zigiluarekin, eta Donostiako liburu-dendetan edo online eros daiteke
Josean Olabek euskaraz ere atera du Donostiako 1813ko gertakariak kontatzen dituen komikia: "Zigorgabeko loria"

Irudia: Jesean Olabe

Josean Olabek, beste gauza askoren artean, komikiak ere egiten ditu, eta Donostiako historia kontatzen duten bi komiki eginak zituen orain artean, La gloria impune (1813ko gertakarien ingurukoa, 2012an argitaratua) eta San Sebastián, Belle Époque y otras historias (bere izenak dioen bezala, Belle Époque deritzon garaian kokatutakoa eta 2015ean ateratakoa), biak Itsasgora Edizioak bere zigiluaren bitartez autoeditatuak.

Berriki, La gloria impune euskaratu du eta Zigorgabeko loria izenburupean argitaratu. Bertan 1813an Donostian izandako gertaera lazgarriak kontatzen dira: frantsesen okupazioa, ingelesen "askapena", arpilatzea, hilketak eta erreketa... Kontaera historikoa egiten du baina fikziozko pertsonaien bidez kontatuta. Zintzoki kontatzen ditu gertatutako izugarrikeriak, gerraren krudeltasuna modu gordinean erakutsiz, eta gogorra ere suertatu daiteke maiz, hala izan baitziren gertakariok. Komikiaren bukaerako eranskin batean gertakarien hainbat xehetasun historiko ematen ditu testuz, irudi batzuen inguruko azalpenekin batera. La gloria impune blogean ematen dira azalpen historiko gehiago (gaztelaniaz).

Ohi duenez, Zigorgabeko loria ere Itsasgora Edizioak-en bitartez autoeditatuta atera du Olabek. Donostiako liburu-dendetan dago salgai, onlineko hainbat saltokiz gain (zehaztasunak gorago aipatutako blogean).

Komikigintzari buruzko Wikilantegia Intxaurrondo Kultur Etxean asteartean, hilak 26, 18:30ean

e-gor 2019/03/21 23:05
Euskarazko Wikipediako komikigintzaren hutsune nabarmenenak identifikatuko ditugu, Wikipedia editatzen ikasiko dugu eta euskarazko Wikipedia komikigintzari dagokionez osatzeko lana martxan jarriko dugu

Martxoaren 26an, Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean, 18:30etatik aurrera komikigintzari buruzko Wikilantegi irekia antolatu dugu. Aitzol Astigarraga wikilariak, Iñaki Otamendi Komikipediako sortzaileak eta nik neuk koordinatutako saio honen helburua euskarazko Wikipedia komikigintzari dagokionez osatzeko lanak martxan jartzea da. Euskarazko Wikipediako komikigintzaren hutsune nabarmenenak identifikatuko ditugu eta behar duenak Wikipedia editatzen ikasteko aukera ere izango du.

Euskarazko Wikipedian komikiari buruzko informazioa handitzen eta hobetzen lagundu nahi duzu? Ez duzu komikigintzan aditua izan beharrik, parte hartzen duten komikizale guztien ekarpenenekin Wikipedia hobetzen joatea da asmoa. Eta Wikipedia editatzeko ohitura ez dutenei laguntza eskainiko zaie. Hasiberrien, noizean behin eta maiz aritzen direnen artean, Wikipediako atal hauek identifikatu eta landu nahi ditugu:

  • Komikiarekin lotutako euskal egile, obra, aldizkari... historikoei buruzko artikuluak.
  • Gaur egungo komikilari, komiki, argitaletxe... eta gainontzeko gaiei buruzko artikuluak.
  • Mundu mailako komikigintzan erreferentzia diren egile eta obrei buruzko artikuluak.

Saioa doakoa eta irekia izango da, baina komeni da izena ematea, toki-aurreikuspenak egiteko. Intxaurrondo liburutegian edota 943 48 34 02 telefonora deituta egin dezakezu.

Gogoratu:

Komikiei buruzko Wikilantegia
Martxoak 26, asteartea, 18:30etan
Intxaurrondoko Kultur Etxean

Saioaren orria: https://www.donostiakultura.eus/index.php?option=com_flexicontent&view=items&cid=33&id=80825&Itemid=314&lang=eu

Wikiproiektua: https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikiproiektu:Komikiak

Animatu!

2018ko komikigileentzako diru-laguntzak

e-gor 2019/03/06 18:13
Adur Larreak, Aritz Truebak, Susanna Martinek eta Victor Santosek lortu zituzten eta, beraz, komiki bana aterako dute aurtengo urte amaierarako

Eusko Jaurlaritzak 2017an jarri zuen martxan komiki-marrazkigileentzako diru-laguntza programa, eta 2018an ere errepikatu du. Programa horretan lau marrazkigileren proiektuak 15.000na eurorekin laguntzen dituzte. Lanak 2019an amaitu eta argitaratzekoak dira, beraz luze gabe horien argitalpenaren berri zehatzagoa emango dizuegu ziur, baina momentuz irabazi duten marrazkigile eta proiektuak zeintzuk izan diren aipatuko dizuegu.

Desiatzen gaude ekimen interesgarri eta beharrezko emaitza hauek ikusteko!

Tupust!, komiki antologia feminista bat

e-gor 2019/03/03 19:12
"Ni"-a da Tupust! kolektiboaren lehen argitalpen honen gaia, eta Txalapartak aterako du
Tupust!, komiki antologia feminista bat

Irudia: Txalaparta

Tradizionalki, komikiaren mundua (eta baita euskal komikiarena ere) nagusiki gizonezkoen esparrua izan da egile, gai zein irakurleen aldetik. Zorionez, egoera hori aldatzen ari da apurka-apurka. Tupust! kolektiboa ere hori aldatzeko sortu da. Talde eta egitasmo horrek atera du, Txalaparta argitaletxearekin eta martxoko emakumeen aldeko aldarrikapenekin kointzidituz, komiki feministaren antologia liburu hau, taldearen izen bera duena: Tupust!

Kolektiboaren helburuak "komikia eta feminismoa uztartzea; egileen arteko sare bat osatzea; sare hori lan eta proiektu berriak abiarazteko baliatu ahal izatea, izan ditzakegun zalantzak gainontzeko taldekideekin partekatzeko eta, azken finean, elkarri laguntzeko balio dezakeen komunitate bat sortzea; eta gure intereseko hitzaldi, erakusketa, egitasmo eta abarrak antolatzea eta sustatzea". Eta helburu horien lehenengotariko emaitza da Tupust! bilduma.

Amets Gurbiola Negugogorrek koordinatu du euskaraz dagoen Tupust! liburu hau, 20 egile profesional zein hasiberrien artean egindako 14 komikik osatzen dutena. Zehazki,  hauek dira egileak: Irati Eguren, Paula Estévez, Arrate Rodriguez, Maite Caballero, Danele Sarriugarte & Josevisky Larratxe, Maite Gurrutxaga & Irati Jimenez, Irati F.G. & Regina Salcedo, Nerea Unanua & Amaia Lekunberri, Txakur Gorria, Loinaz Lekuona, Maitane Gartziandia, Ainara Azpiazu Axpi, Eider Eibar & Miren Amuriza eta Leire Urbeltz & Hedoi Etxarte. Gaia “Ni”a du liburu honek, komiki guztiek hitz egiten baitute, era batean ala bestean, "ni"ari buruz.

Gehiago egiten ere jarraitzeko asmoa du kolektiboak. Ongi etorriak!

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10