Anjel Lertxundiren mosaikoa
Amatiño
2020/05/30 13:55
Dendara joan-eta, libururen bat eskuan hartu eta erosteko --ala ez-- erabakia ez da beti kontzientea izaten edo, hobeto esan, kontzientziak ezusteko arrazoiak baliatu ohi ditu, generoaz, gaiaz, autoreaz, tituluaz eta azalaz gainera.
Erantzunik ez
Ez dago industriarik gabeko etorkizunik
Amatiño
2020/05/26 22:00
Orain hogeita hamar urte inguru, industriaren ostean zerbitzuen-gizartea etorriko zela iragarri zuen hainbatek. 2008ko finantza-krisiak nahiz oraintsuko pandemiaren gainbeherakadak frogatu dute, ordea, gizarte industrialak izan direla krisialdiei egokien aurre egin dietenak eta gizartearen ongizateari ondoen erantzun diotenak.
Azkue maisuaren umore abila
Amatiño
2020/05/22 14:10
Gogotik irakurtzea merezi duen hitzaurrea. Hogeitaka orrialde inguru baino ez dira, baina nekez, testu berean, horrenbeste informazio, datu, zehaztasun, ezaupide eta azpìmarra sakon, batetik; eta, aldi berean, hainbeste zirikada, eztenkada, adarjotze, ipurdiko eta matraileko zorrotz, bestetik. Auskalo zelakoa izan ote zen Azkuek Gasteizko apaiztegian nahiz Salamancako unibertsitatean ikasi behar izan zuen orotoria baina, zer ikasi ere, benetan polemista abila, gero, gure Don Resu.
Analfabetokeriak “itxen”, harro
Amatiño
2020/05/19 15:20
Esanak esan, ez dut uste ahozko euskararen aldeko gainjoera euskararen onetan denik. Baina, tira, baretu nadin, orain mende erdi luze euskara idatziaren aldeko postura benetalaria hartu zuten rockero zahar haietako bat baino ez naiz-eta.
“Gernikako Arbola”, mokofinaren eta komediantearen arteko doinua
Amatiño
2020/05/15 22:40
Altuna musikagile, organo-jotzaile eta hainbat eresi-sortzaile “mokofinari” kristoren pena emango zion, segurutik, berak landu, moldatu eta eskutan erabilitako pentagramarekiko lankidetza inoiz inork ez kontuan hartzeak; eta Iparragirre kantari eta “komeriante” samarra, ordea, sekula ez zen askorik arduratuko, auskalo noiz eta nola bururatu ote zitzaion doinu haren nondik norakoaz.
Normaltasun berriak ituna behar du
Amatiño
2020/05/12 11:00
Normaltasun berri bila, denetariko ideiak daude baina, iritzi guztien gainetik, uste dut bi direla denok, andre eta gizon, zahar eta gazte, joera batekoak zein bestekoak, biltzen gaituztenak: bata, normaltasun berriak gizakia izan beharko duela ardatz; eta bestea, etorkizuna gure zeregina dela, arlo pertsonalean nahiz gizarte-esparruan.
Kresala eta Garoa, bertatik bertara
Amatiño
2020/05/10 22:10
Debatik Zumaiara bitarteko flyscharen inguru-minguruan, ni gehien harritzen nauena zera da: itsasoa zein itsaso den, berrehun metro eskasera lehorra gogotik lehorra den artean. Kresala eta Garoa, bertatik bertara
Emakumea irakurtzen
Amatiño
2020/05/08 21:15
Gau erdian, lokartu ezinda, balkoira atera eta, horra, aurrez aurre, pareko etxearen teilatu gaineko sabai-leihoan, argia. Zer dela-eta ordu honetan argia isiotuta... Lotarako baino, beste ezertarako ordurik aproposena ez den arren, behar bada, irakurtzeko. Eta, ordu honetan, inor irakurle izatekotan, emakumea izan behar. Estatistikek hala diote. Baina, nago, estatistiketarako baino, poesiarako ordua ez ote den. Nor ote? Zer irakurtzen ari ote?
Aurkezlea eta hitzaurregilea kontrajarriak direnean
Amatiño
2020/05/07 15:05
Erabat arrunta da, gero, argitara emandako edozein liburuk bultzagilearen sarrera eramatea eta, ondoren, obraren aurretik, adituren baten hitzaurrea. Normala ere bada, ohikoa, zentzuzkoa-edo, aurkezlea eta hitzaurregilea “haize-bolada” berekoak izatea. Bada, ordea, salbuespenik.
Kantari hunkigarria, adiskide samurra, lagunen laguna
Amatiño
2020/05/04 20:50
Gaur goizaldeko ordu txikietan hil da Aitor Errasti. Ezustean txarto sentitu eta, hegaztadaren letxe, hiru egunetan joan da eibartar jator eta petoa. Kantazale eta kantari amorratua, ahotsa zuen benetan polita baina, batez ere, hunkigarria abesten ezartzen zuen sentimendua eta zerion zirrara. Sekula haserretzen ez zen adiskide samurra, lagunen laguna.