Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Zer da esportagaitzagoa, teknologia ala kultura?

Zer da esportagaitzagoa, teknologia ala kultura?

Amatiño 2020/10/15 10:00
Lehen hamar espainiar markarik globalenen artean, bat baino ez da enpresa industriala. Eta, hain zuzen ere, bera baino ez euskalduna. Sekula historian izan den nazioarteko teknologia-merkaturik leihatuenean, errazago ote industria-tresna eraginkorrik erdiestea kultura-emari arrakastatsua lortzea baino?

Espainiako Markarik Entzutetsuenen Foroak argitaratu du hamar espainiar enpresarik nazioartekotuenen zerrenda. Ilarak, besteak beste, hainbat adierazpide objektibo eskaintzen digu:

 Espainiar epresarik entzutetsuenak, batez beste, ia 57 herrialde ezberdinetara esportatzen duten arren, badira hainbat ehun herrialdetik gorako merkatuetara iristen direnak eta, hiru, barrena, 150-160 herrialdetara.

 Lehen hamar enpresarik mundialenen artean, bat baino ez da industria-sektorekoa.  Beste bederatziak, zerbitzuak, ekipamenduak, moda, jan-edanak eta kosmetika arlokoak dira.

 Lehen hamar horietatik bat baino ez da euskal enpresa: EGA Master. Eta, hain zuzen ere, euskal enpresa hau da espainiar sektore industrialeko bakarra.

Lau zertzelada objektibo horiek hainbat burutapen iradokitzen digute:

 Euskal enpresek erruz esportatzailetzat dute euren burua. Bai… baina.

 Espaniar marka industrialak ez dira, nonbait, zabalduenetakoak nazioarteko merkatuetan.

 Nazioarte mailan, euskal ekoizpena gehien barreiatzen duen sektorea industria da.

Eta, euskal gizartera begira:

 Gutako zenbatek daki gurean badena 152 herrialdetan zehar euskal produktuak eskaintzen dituen enpresarik?

  Inork ez du gero pentsatuko hori huskeria denik edo batere meritu berezirik ez duenik, ezta?

 Gurean balego idazleren bat –edo kantaririk, edo artistarik…-- bere emaitza 152 herrialdetan salduko lukeenik… zelako estimutan izango genuke? Ez al litzateke komunikabide guztietan albiste sonatua izango?

'Eman ta zabal zazu munduan fruitua' delako leloa dela-eta…

 Sekula historian izan den nazioarteko teknologiarik lehiatuenean, zergatik uste dugu zailago dela kultura-emari eraginkorra lortzea, industria-tresna arrakastatsua erdiestea baino?

Nazioartekotuenak

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: