Euskal Telebistaren sorrera, dataz eta datuz
Amatiño
2020/12/09 10:00
1983ko Urteberri eguneko aurrenengo minutuan ekin eta ondoko bizpahiru ordu txikietan igorri zen Euskal Telebistaren lehen informazio-programa. Egun bereko goiz erdian, berriz, umeentzako lehendabizikoa. Artean, 24 orduz oheratzeke geundela, sortzear zen Kataluniako Telebistatik deitu ziguten telefonoz, galdezka: “Goardia Zibilik agertu al da?” Ezetz, erantzun eta: “Orduan, bagoaz gu ere.”
Erantzunik ez
Xabierren gustukoak
Amatiño
2020/12/06 13:25
Ez dakit gaur ETBk (22:15) eskainiko duen “Ni naiz Lete” dokumentala hodeietara jasota ote dagoen eta, hartara, Xabierrek berak ikusi ahal izango duen, baina, ikusiko balu, seguru gero gustatuko litzaiokeela.
Urtetan ezinbesteko erreferentzia izango den liburua
Amatiño
2020/12/03 22:30
Oraingoan, Joxe Azurmendi ez da ohituta gaituen saiakeragile ezaguna, entziklopediagile aintzindaria baino. Liburuaren helburua ez da ikerketa soila; baita kontsulta-tresna baliagarriaren eskaintza paregabea ere.
Euskal zinemak ikusentzuleak behar ditu
Amatiño
2020/12/01 10:00
Behar bada gutako asko aretoetara joatea ez da nahiko izango euskal zinemak iraun dezan. Baina, seguru, gero, gu ez bagoaz, ez dela beste inon euskal pelikularik egingo.
Pandemiaz, zinemara joan eta orfeoiaz amaitu
Amatiño
2020/11/29 09:00
Zer dute Zumaiak, Azkoitiak, Azpeitiak edo Elgoibarrek, Debak ez duenik? Zinema! Ez da gero huskeria, areago pandemia-garaian. Eta ez da aretorik ez delako, dagoena itxita dagoelako baino. Ni Debako alkatea banintz aretoaz baliatzen ahaleginduko nintzateke. Lasai, beraz.
Mapek ez dute bide-zorurik bereizten
Amatiño
2020/11/26 12:00
Eguraldi hotza bezain eguzkitsua aproposa da mendi-bizikletan aritzeko eta, hara non, sekula egin gabeko osteratxo bi burutzeko aukera. Larunbat goizean, Debatik Mendarora mendiz joan eta errepidez itzuli; eta igandean, berriz, Debatik Arroa-goikora errepidez eta, buelta, autopistapeko Olaberribidetik pasatu ostean, mendiz gora, Mardari bailaran zehar, Itziar barreneko Santuaranetik, Debara.
Ignazio Arregi eta Pedro Olearen adibideak
Amatiño
2020/11/23 13:00
Ignazio Arregi zenari zor zaizkion gomuta eta esker ona, eta Pedro Olearen omenezko “Olea. ¡Más alto!” dokumentala... biak ala biak dira adibide arras onak EiTBri zentzu horretako ekoizpenak iradokitzeko.
Datu hotzen eta giro goibelaren arteko arrakala
Amatiño
2020/11/20 15:00
Nabarmena da, gero, zein arrakala handia dagoen estatistika hotzek aditzera ematen duten alegiazko patxadaren eta gizarteak bertatik bertara bizi dituen estualdi latzen artean.
Diesela
Amatiño
2020/11/17 10:00
Espainiako Aurrekontu Orokorren eztabaidan, liskarretako bat da dieselaren zerga jaso ala ez. Jakina, Gobernuak eskubide guztia du diesela garestitzeko, baina esan dezala, argi, diru gehiago biltzeko dela, eta ez ekologiaren izenean.
Emakumeak, omen, antzinako lehen kontariak
Amatiño
2020/11/14 16:10
“Las mujeres fueron las narradoras por antonomasia de los primeros momentos de la oralidad”. Esaldi honetan laburbiltzen da Irene Vallejo idazlearen teoria. Filologia Klasikoan lizentziatua eta Espainiako Saiakera Sari Nazionala (“El infinito en un junco”, 2020), haren ustez ordua da, kulturaz, hezkuntzaz zein literaturaz emakumeak egindako ekarpen historikoa aitortzeko. Bete-betean, arrazoi du; baina denak ez du balio.