Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Emakumeak, omen, antzinako lehen kontariak

Amatiño 2020/11/14 16:10
“Las mujeres fueron las narradoras por antonomasia de los primeros momentos de la oralidad”. Esaldi honetan laburbiltzen da Irene Vallejo idazlearen teoria. Filologia Klasikoan lizentziatua eta Espainiako Saiakera Sari Nazionala (“El infinito en un junco”, 2020), haren ustez ordua da, kulturaz, hezkuntzaz zein literaturaz emakumeak egindako ekarpen historikoa aitortzeko. Bete-betean, arrazoi du; baina denak ez du balio.

Axular, zibilen kontrolpean

Amatiño 2020/11/12 12:00
Badut etxean liburu bitxia, orain dela ia 50 urte Guardia Zibilaren kontrola gainditu zuena. Lafitteren “Eskualdunen Loretegia” (Baiona, 1931) delakoaz ari naiz. Alfabetatze-testuak prestatzeko iturritzat erabili ohi genuen. Autoan generamatzan karpeten artean, liburuaz gainera, ziklostilez egindako kopiak zeuden eta, antza, kontroleko zibilei klandestinoagoak iruditu zitzaizken kopiak jatorrizkoa baino.

Euskal Herriaren alde

Amatiño 2020/11/09 11:15
“Nazionalismoa eta Kultura. Entseguak eta iruzkinak Euskal Herriaren alde” (EHU/UEU, 2020) da Pruden Gartziaren argitalpena, non antologia modura biltzen diren hamabosten bat hitzaldi, ikerlan eta artikulu labur, zeinetatik bat baino ez den zeharo berria eta gainerakoak, aldiz, azken hiru hamarkadotan, han-hemenka, nola edo hala, agertaraziak.

Iraetatik Oikiara, hobe Ibañarrietatik, Aizarnazabaletik baino

Amatiño 2020/11/06 16:00
Bazkalostean, goizez afan-usainetan jardun ostean, Googlen begiratuta konturatu nintzen, Aizarnazabal inguruan mugaz kanpo ibilia nintzela. Ni, bekatari. Hurrengoan, berriz, Iraetatik Oikiara, Ibañarrietan zehar, Urtain baserri albotik. Eta ez, pandemia dela-eta, Aizarnazabal udalerria "mugakide" ez dudalako, Ibañarrietako baserri-bidea askoz ere bizkorragoa eta samurragoa delako baino.

Gaseosa ez da toxikoa

Amatiño 2020/11/03 10:00
Denok dugu zertaz arduratu. Ez dago ez ikusi egiterik. Baina gogoan izan: karbonoa ez da kutsakorra; industria ez da gehien isuritzen duena; petrolioa ez da etzidamu desagertuko; energia-mota guztiak beharko ditugu; eta Europako jarduera ekonomikoa da etxeko lanak ondoen egiten diharduena.

Larregikeriak ez du argibiderik eskaintzen

Amatiño 2020/10/31 09:00
Gizon-emakumeen arteko harremanak direla-eta, ez da gero gaur egun erraz aurkitzen kontakizunik, non emea arra baino ergelago, ganorabakoago, harroago eta aluago azaltzen den. Ez da joera.

Bada giro

Amatiño 2020/10/28 10:30
Txirrindularitza gustuko edo ez, bazkalosteko "Ez da giro" eta "On tour" saioek erakutsi digute txukun asko egindako jardunaren lagina, kalitatezko emaitza eta kategoriazko lan-taldearen profesionaltasuna.

Dataismoaren muga

Amatiño 2020/10/26 11:15
Dataismoa ez da, oraindik behintzat, erlijio bat. Ezta, agian, ideologia bat ere. Baina bai, behar bada, filosofía bat. Bai, behintzat, barrena, joera nabarmen bat. Inoiz jainkotuko ez omen dena, “aberatsek gero eta aberatsago izaten jarrai dezaten betiko behargin konbentzionalak behar izango dituztelako”.

Potro-igurtzailearen teoria antropologikoa

Amatiño 2020/10/23 10:45
"El mundo vasco ha producido muchos tocapelotas y yo pertenezco a esa tradición, a la de los tocapelotas vascos. El tocapelotas perfecto es aquel al que fusilarían todos los bandos porque no se encuentra a gusto en ninguno" (Juan Luis Arsuaga. Alfaguara, 2020).

Industria, alternatiba bakarra

Amatiño 2020/10/20 10:00
Trantsizio energetikoa eta deskarbonizazioa txoriak eta loreak baino zerbait gehiago dira. Unibertsitate eta Lanbide Heziketa onik gabe ez dago berrikuntzarik. Berrikuntzarik gabe ez dago lehiakortasunik. Lehiakortasunik gabe ez dago eraldaketa industrialik. Eta eraldaketa industrialik gabe ez da zorioneko trantsizio energetikorik sekula izango.