Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Junqueras ez dago zuloan. Puigdemont, bai.

Amatiño 2021/05/18 10:00
Politikagintzan ez dago beti asmatzerik, baina komenigarri izaten da irteerarik gabeko zulo beltzetan ez sartzea. Eta, sartuz gero, aholku bat besterik ez: ahalik eta azkarren irten, buru-belarri egoskortu eta zuloa gero eta handiagoa egiten jardun beharrean.

Idoia: zerotik hasia ez izanaren zoria

Amatiño 2021/05/13 21:30
Zalantzarik ez, gero, Idoia Asurmendik lortuko duela bere etxea sortzea, lau hormaz harago doan etxea … ez baita zerotik hasi… bai baitu aukera merezi.

Datuek ez dute islatzen gizarteak bizi duen tentsioa

Amatiño 2021/05/10 13:00
Ezin esan aurtengo lehen hiru hilabeteetako datuak onak direnik baina, behar bada, batek daki ez ote diren --itxuraz baino ez bada ere--  gizarteak bizi duen giroari legozkiokeenak baino hobeak. 

Bilintxen menda, mendeurrenaren aperitibo

Amatiño 2021/05/07 23:00
Indalezio Bizkarrondo “Bilintx” (Donostia, 1831-1876) bertsolaria jaio zeneko 190. urteurrena dela-eta, Donostiako Udalak haren omenezko hamabostaldia* antolatu du, maiatzaren 2tik 14ra bitartean, “Bilintxen menda”** izenburupean.

Zuhaitzak txorrotxioka eta errekastoak ur murmurio

Amatiño 2021/05/04 17:00
Artzainerreka da, hainbat mutrikuarren iritziz behintzat, herriko haranik ezezagunenetakoa. Eta ez, segurutik, historiarik ez duelako, aspalditxoan noraezean geratu delako baizik. Lekutan gelditu ziren, bai, pare bat kilometrotan zortzi errota zireneko garaiak!

Iñaki Salvadorren zirrara bikoitza

Amatiño 2021/05/01 22:05
Pozarren eta gogotik hunkitua azaldu zen Iñaki Salvador, ostiral iluntzean, Donostiako Antzoki Zaharrean. Batetik, Nazioarteko Jazz Eguna zelako. Baina, bestetik, ez direlako oraindik hiru hilabete ere, ezustean agertokitik ospitalera zuzenean eta antxintxika eraman behar izan zutela.

Gizakia hilkorra da eta izango, beti

Amatiño 2021/04/30 11:15
Hainbat zientzialariri harrigarri iruditu arren, Inuiten hiztegian ez dago “denbora” adierazteko hitzik. Euskaraz bai, ala? Fisikak zein filosofiak jakinarazten digute denborarik ez dela, gizakiok asmatutako fantasia besterik ez dela. Hala ere, antza, inon bada, denbora biologikoak, bederen, zahartu egiten gaitu-eta.

Gehiegikeriak ez du laguntzen

Amatiño 2021/04/26 14:30
Aukeran, nik nahiago Teo Uriarte, Javier Elorrieta, Mikel Azurmendi, Jon Juaristi eta Ander Landabururen lekukotasun sendo eta arrazoitua. Beraiek, eta ez bestek, salbatzen dute benetan ikustea merezi duen “Traidores” dokumentala.

Araba gainetik Lapurdiko itsasbazterreraino

Amatiño 2021/04/23 14:15
“Urkusuko iturriak baleki berbetan, zer esango ete leuke astelehen goizetan!” dio Eibarko kanta zaharrak. Honelako zerbait bururatu izaten zait Kostolamenditik pasatzen naizen bakoitzean. Kostola (Gorostola) baserriak baleki hizketan, zer esanik izango luke, bai, mende luzetan aurretik pasatzen ikusitakoaz.

Zaharren diktadura

Amatiño 2021/04/20 10:00
Kubako Alderdi Komunistaren VIII. Kongresuak kubatarren historia alda dezake. Raul Castrok utzi dio Idazkari Nagusi izateari eta amaiera eman zaio azken hirurogei urteotan agintean egon den belaunaldiari.