Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Datuek ez dute islatzen gizarteak bizi duen tentsioa

Datuek ez dute islatzen gizarteak bizi duen tentsioa

Amatiño 2021/05/10 13:00
Ezin esan aurtengo lehen hiru hilabeteetako datuak onak direnik baina, behar bada, batek daki ez ote diren --itxuraz baino ez bada ere--  gizarteak bizi duen giroari legozkiokeenak baino hobeak. 

------------------2021martxoaren31an

Aurtengo lehen hiru hilabeteetako datuak ezer gutxi aldatu dira abenduaren 31koekin alderatuz gero, eta ñabarduratan sartuz gero, Euskal Autonomia Erkidegoan izan ezik, Nafarroan, Espainian eta Europar Batasunean huskeriaren bat hobetu da egoera.

Ezin esan datuak onak direnik baina, behar bada, batek daki ez ote diren --itxuraz baino ez badira ere--  gizarteak bizi duen giroari legozkiokeenak baino hobeak. Kontu izan, Europar Batasunaren arauei jarraiki, ERTEz dauden langileak ez direla langabetuen artean kontatzen, eta martxoan egoera horretan zeudenen kopuruak nabarmenak zirela, alegia: 743.628, Espainian; 28.576, Euskal Autonomia Erkidegoan eta 8.172, Nafarroan.

Bestalde, urtebete luzeko perspektibaz, badirudi telelana gelditzeko etorri dela. Hau da: 2019an etxetik lan egin ohi zutenak %4,8 ziren. Iazko udaberrian, %16,2; udan, %10,3; udazkenean, %9,9; eta, aurtengo lehen hiru hilabeteetan, %11,2

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: