Garai-aldaketen madarikazioa
Amatiño
2022/08/19 20:40
Benito Lertxundiren kantaren leloak dio: “Oi Baldorba! Esazu nor zen bidetik baztertu zintuen madarikatua.” Ez dago esaldia, hitzez hitz, ulertuko ez duen euskaldunik. Baina, nik neuk, behintzat, aitortu behar, ez nintzela muinaz erabat jabetu bertaraino joan arte. Nola arraio dago sekulako arkitektura-ondare hori, noraezean eta ezjakinean, Iruñetik ordu erdira?
Erantzunik ez
Jaiotzez nafarra, adimen artifizialaren aitona
Amatiño
2022/08/16 09:30
Santiago Ramón y Cajal (Petilla, 1852 - Madril, 1934) mediku eta zientzialari nafarrak landu zituen, estreinako, neuronen izana eta izena. Zientzia unibertsalak aitortzen dio neurozientziaren aitatasuna.
Nazio euskaldunaren atarramentu gaiztoa
Amatiño
2022/08/12 17:00
“Euskaldunok nahikoa dugu nonbait euskararen funtzio, estatus eta eskubide ez-hegemonikoak izatearekin“ dio Joxe Manuel Odriozolak. Eta, hartara, Estatu-aparaturik ezak, euskal botere nazionalik ezak, euskararen hondoratzea eragingo du. Horra, “nazio euskaldunaren atarramentua”.
Europako musika-topaketarik zaharrenetakoa
Amatiño
2022/08/08 09:00
Abuztu oro bezala, aurten ere eratzen ari da, gurean, Donostiako Musika Hamabostaldia. Aurtengoa da 83. ekitaldia, ez baitzen alferrik 1939ko abuztuan hasi, ostalari donostiarren ekimenez, gerra amaitu bezain laster turismoa berriro suspertarazteko ahaleginetan. Espainiako musika-topaketarik zaharrena da eta Europako antzinakoenetakoa.
Aldaketa nabarmenik gabe... oraingoz
Amatiño
2022/08/04 08:30
Aurtengo bigarren hiruhilekoaren datuak ez dira txarrak*. Zer gerta ere, lehengo lepotik jarraitzen dute eta, esanak esan, oro har, 2009tik hona Europa osoan izan diren onenak.
Uxuetik zerura, erantzun bila
Amatiño
2022/08/02 09:50
Egun gizateriak bizi duen sekulako aldirik disruptiboenetako hau garai egokia omen, hausnarrean egiteko. Auskalo, egokia ez ezik, unerik larrienetakoa ere ez ote den. Hartara, ezinbesteko hausnarraldia, nonbait.
Herri-memoria ote, ondo eginak gogoratzeko baino ez?
Amatiño
2022/07/29 13:57
Onerako da egungo agintaritza politikoek gaizki egina aitortzea eta agintariok eurek ordezkatzen dituzten hiritarren izenean barkamena eskatzea. Baina, oraingo hiritarrok ez al dute ezer esaterik? Non geratzen da zorioneko herri-memoria? Ala memoria hautakorra ote, harro sentitzeko istorioak gogoratzeko baino ez?
Estaldurak estaldura, estali ezinezko ajeak
Amatiño
2022/07/26 08:15
Telefono-estaldura gehiago eskaintzen duten hainbat iragarkiren atzean euskal 'jatorrismo' baboaren zantzuak daude eta, gaztelaniaz, inoren belarriak mindu nahi ez izanaren leunkeria.
Elissalde, Azkue astindu zuen apaiz pilotaria
Amatiño
2022/07/22 08:00
Apaiz, euskaltzain, pilotari, perretxikolari, fronteko andazain eta kontalari miragarria. 1914ko Gerra Handiko lehen euskal kronikaria eta, behar bada, baita euskarak izan duen lehen bidaia-kontalaria ere. Bere garaiko euskal gururik handienari makila-salda ematen ausartu zen "gizon argal, gihartsu eta zainarta".
Gerizpeko hutsuneak eta minak
Amatiño
2022/07/19 00:15
Terence Davies zuzendari britainiarraren zinemagintzan ohikoak dira memoriak eragindako zirrarak zein jarrerak, eta fedeak murriz ditzakeen jokamoldeak. Memoriaren baldintza horietatik askotxo du iazko Donostiako Zinemaldian gidoirik onenaren saria irabazi zuen “Benediction” filmak.