Danbolin-jotzailearen semea
Amatiño
2011/11/07 21:00
Nork ez ditu gero gogoan Zuloaga, Zubiaurre anaiak, Salaberria, Díaz Olano, Tellaetxe, Dunixi Azkue edo Arteta pintoreak eta eurekin batera XIX. mendearen amaieran zein XX.aren hasieran loratu zen euskal margolari-andana joria? Bai baina, bat-batean, hutsetik jaio al ziren? Ez, antza. Aurretik, Tolosako danbolin-jotzailearen semeak bereak eta bi egin zituen.
Erantzunik ez
¿Qué hemos hecho mal?
Amatiño
2011/11/05 22:00
Lo realmente preocupante es comprobar que el hilo conductor que en 1962 José Berruezo lo remontaba hasta nada menos que 1538, parece haberse ya cortado. En apenas 50 años hemos dilapidado un capital de cinco siglos. Algo hemos tenido que hacer mal. ¿Qué hemos hecho mal?
Fikzioaren fikzioan galtzeko tentaldia
Amatiño
2011/11/03 21:00
Literatura-kritikariak fikzioa nahi eta behar du, nahiz gezurra izan. Fikzioan bizi da, fikziotik bizi. Ez ote da gero izango bera ere fikzioa baino ez delako?
Nork ditu Axularren eskubideak?
Amatiño
2011/10/31 23:00
Interneteko liburu-eskaintzan badira, teoriaz behintzat, euskara baino egoera dezente zailagoan bide dauden hizkuntzak, "arapaho" eta "nahuatl" izenekoak, esaterako. Zer esanik ez gero "gamilaraay" australiarra, 1997an hiru lagunek besterik hitzegiten ez omen zuten hizkuntza. Axularren edo Detxepareren eskubideak Dickensenak eta Tolstoirenak baino garestiagoak ote?
Bidaxuneren argazkia
Amatiño
2011/10/28 17:00
Noizbait, duela lauzpabost mende inguru edo, europar mendebaldearen ardatzetakoa izan zen Bidaxune. Bertan elkarrekin topo egin zuten hala Akitania, Aragoi eta Nafarroako agintariek; nola Ingalaterra, Frantzia eta Gaztelaren interesek; edota euskaraz, gaskoieraz, frantsesez zein gaztelaniaz mintzo zirenen ezpainek.
Ereserkia
Amatiño
2011/10/25 22:00
Ez nuke zorrotzegi edo ezkorregi agertu nahi baina nago irakurle sotila jabetuko dela zertaz ari naizen, baldin zenbait euskal ekoizpen ikusi beharrak eragin ohi duen alferkeria gogorarazten badut. Adibidetan murgiltzeke, horrelakorik sekula sentitu ez duena, edo on hutsa da edo euskal kontsumitzaile agorra.
Atapuerca eta Giza Bilakaeraren museoa
Amatiño
2011/10/23 10:15
Merezi du bisita iazko udaran Burgosen estreinako ireki zen Giza Bilakaeraren Museoak. Eraz eta moldez, taxuz eta zentzuz, ganora dezenteko museoa, alajaina. Zer erakutsi duen museoa eta zelan erakutsi asmatu duena. Bekaitz-punttua eragiten duten horietakoa.
Zein onak garen
Amatiño
2011/10/21 10:00
Edonork du nahi duena aldarrikatzeko eskubidea, baita aldarriok noizbait egia bihur daitezen ahalegintzekoa ere. Baina arazoa ez da zer kendu, ostu, lapurtu edo ebatsi diguten. Zer lortzeko, erdiesteko eta berreskuratzeko gauza garen baino. Arazoa ez da besteak zein gaizto portatzen diren gurekin, guk zein onak garen frogatzeko lain indarrik ba ote dugun baino.
Bizitzaren zuhaitza, natura ala fedea?
Amatiño
2011/10/19 23:00
Hasiera beretik Terrence Malick zuzendariak kinkan jartzen gaitu naturaren eta fedearen artean erabaki beharra derrigorrrezkoa bailitzan. Nik, ostera, aspaldi erabaki nuen horrelakorik ez erabakitzea. Naturak (Big Bang) barrena 13.700 milioi urte omen ditu eta Jainkoak, berriz, baldin bada behintzat, gutxienez apurtxo bat gehiago. Horretara, asko jota ere ehun urte eskas bizi behar duen honek zergatik erabaki behar du inondik ere ezer aldatuko ez duena?
Shakespeare eta Verdi euskal altzairuaren lekuko
Amatiño
2011/10/17 21:30
“Bilbo” jatorri-zigiluaz euskal altzairuaren ospea Europan zehar barreiatu zen, Shakespeare, lehenik, eta Verdi, gero, lekuko. Euskal industriak ba al du egun nazioarteko erreferentziatzat hartu daitekeen ekoizpenik? Ez dut nik ezezkorik esango baina… zein?