Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Manuel Lasarte

Manuel Lasarte

Amatiño 2012/02/13 23:38
"Basoko pintxe lanak bukatuta, Zumarragara joan zen morroi. Eta ganadu ferratzen ere jardun zuen han. Handik Eibarrera, ferratzaile: urtebeteko tratua eta hileko hemezortzi duro. Bigarren urtean hileko hamar pezeta gehiago. Lau urte pasatu zituen Eibarren, hamahiru urte eskas zituela joanda. Egunero goizeko bostetan esnatu eta lanera. Eta igandean nagusiaren baserriko lanak" (Iñaki Zubizarreta. BIDEGILEAK, 2007).

Eta, hain zuzen ere, Eibarren lanean ari zela plazaratu zen Manuel Lasarte (1927-2012) estreinako bertsotan: "San Isidro eguna zetorrela eta, lagunari deitu zioten Zaldibarretik bertsotan aritzeko. Berarekin aritzea eskaini zidan, baina ni ezin nintzen errenditu lotsagatik, eta ezetz esan nion. Baina zera gertatzen zen, hilean hemezortzi duro irabazten nituela. Eta lagunak esan zidan hamarna duro irabaziko genituela bertsotan, eta hura izan zen tentazio txarra. Baiezkoa eman nion. Azkenean hogeina duro eman zizkiguten. Hau hutsa baino hobea duk, pentsatu nuen" (Argia astekaria) Beraz, aurrenengo plazaldian, ferratzen hilean beste irabazi zuen.

Lehen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Eibarren antolatu zen, 1959an, Juan Antonio Mogel idazlearen omenetan eratutako kultura-astean zehar. Lasarterekin batera Uztapide, Mitxelena, Zepai, Lizaso, Agirre eta Garmendia bertsolariek hartu zuten parte. Txapela Uztapiderentzat izan zen eta Mogel Saria Lasartek irabazi.

Manuel Lasarte

Manuel Lasarte. 1974ko abuztuan, Deban. Artean 47 urte zituen.

 "Nere iritziz, lengo eta oraingo, denbora guztietan izan diran bertsolarietan onen-onenetako bat degu Manuel Lasarte. Euskera bizi dan arte beti gogoan izango dana... Urteak joango dira, belaunaldiak joango dira, baina Lasarte gogoan izango da" (Basarri)

 

Bidegileak

Literaturaren zubitegia

Wikipedia

Argia.com

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: