“Argazkigrafoak”
Lau denboraldi daramatzate Athletic-en jokalariek Muskiza joan eta herriko neska-mutikoen artean autografoak sinatzen. Jokalari ospetsuak bertatik bertara ikustea, elkarrekin hitzegitea eta euren sinadurak lortzea beti ere erabat liluragarri iruditu izan zaie lehoien jarraitzailerik gaztetxoenei. Baina, inor gutxi jabetu arren, bada azken urteotan sekulako aldaketa autografo-eskaka jarduteko ohitura zahar samar honetan.
Nik gogoan dudanez behintzat, orain dela lau urte sinatze-mahairaino hurreratzen ziren gaztetxoen arteko hamarretik bederatzik jokalarien autografoa baino ez zuten nahi izaten. Lau urte geroago, berriz, sinadura aitzakia besterik ez da, hamarretik bederatzi jokalariekin argazkia ateratzeko asmotan hurbiltzen baitira.
Honetan guztian sekulako eragina izan dute, jakina, eskuko telefonoen arrakastak eta modelu berrien argazkiak ateratzeko ahalmenak.
Beti ere, autografoa egon ondo dago. Baina, aukeran, “argazkigrafoa” hobe, lagunei erakusteko eta bidaltzeko baino ez bada ere.
Iker Muniain aurrelaria eta Raul Fernandez bigarren atezaina. Paper-gainean sinatze hori ondo dago baina, aukeran, nahiago argazkia