Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Etorkizuna elektrikoa omen

Etorkizuna elektrikoa omen

Amatiño 2012/02/09 23:57
Ibil-en egitasmoak aurrera darrai, apurka-apurka eta isilik-misilik. Honezkero 109 argindar kargaleku ditu han-hemenka sakabanatuak Euskal Autonomia Erkidegoan zehar (14 Araban, 56 Bizkaian eta 39 Gipuzkoan). Aurten beste 300 kargaleku jarriko dituzte abian, baita sei ordezkaritza irekiko ere Espainian barrena. Honen guztiaren azpiegituraren kontrola Barakaldotik egingo da, Ibil-ek BEC-en duen ardatz nagusitik.

Hala ere, hau guztia adierazgarria izan arren, ez da inondik ere garrantzitsuena. Azpimarragarriena horren nabarmen ikusten ez dena da: estrategia, softwarea, programa, tripak alegia.

Urtebete luze daramate hainbat euskal enpresak (Ingeteam, ZiV, Euskaltel, Tecuni, Elecnor, Eroski eta Thales, tarteko) elkarrekin lanean, Europan behintzat batere erreferentziarik ez duen kontrol-sistema burutzen eta lantzen. Oraingo honetan erronka ez da merkatuan dagoen zerbait hobetzea, inon ezaguna ez dena asmatzea baino.

Erabat garrantzitsua da honelako egitasmoa estreinako abian jartzeko herri-erakundeen babesa eta ezinbestekoa, berriz, Repsol bezalako nazioarteko konpainiaren sustapena, muga hurbilen gainetik munduan zehar barreiatzeko.

Egia esan, merkatua izugarri txikia da oraindik. Esaterako, iazkoan  70 ibilgailu elektriko baino ez dira erosi Euskal Autonomia Erkidego osoan: 6 moto, 9 furgoneta eta 55 beribil. Eta horietarik %74 Ibil-en bezeroak dira.

Hala ere, etorkizuna elektrikoa omen da. Omen.

           Ibil1 

Argazkian, kalean jartzen diren kargagailu guztiak kontrolatzen dituen “anaia” nagusia. Honek jasotzen ditu tokian tokiko karga-eskariak, bezeroa ezagutarazi, baimena eman, karga ahalbideratu, faktura luzatu eta bankuaren bitartez kobratu. Karga egiteko ordua ere aurrez erreserbatu ahal izango da telefonoz. Kontu izan, argindar-kargak zer ikusi gutxi izango duela aurrerantzean orain arteko ezantza-kargarekin. Oraindik behintzat, auto-mota bakoitzaren arabera, kargarik laburrenak hamabost minutu behar izango baititu  eta luzeenak, ostera. sei ordu inguru.

 

Emiliano Lopez Atxurra, Ibil-en lehendakaria, eta Josu Jon Imaz, Repsol-Energia Berriak arloaren zuzendari exekutiboa, egitasmoaren jostuna

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: