Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Ni urlia naiz, eta bakarrik nago

Amatiño 2012/05/08 22:00
Gazte jendeak txotxolokeriatzat joko du eta kritikari zorrotzak arinkeriatzat, baina sei hamarkadatik gorako dibortziatua, alarguna edo jubilatu soila nekez aspertuko da gero, bere burua behin baino gehiagotan ikusiko du-eta Marigold hotelaren ostatatuen artean.

Ingurumen-kazetaritza

Amatiño 2012/05/07 08:35
Ingurumen-kazetaritza beste hainbat kazetaritza-mota baino konplexuagoa eta eztabadaigarriagoa da. Ez, ordea, presiorik gehien jasotzen duena. Prentsa klasikoaren krisialdiarekin batera, gaiaz gehien dakitenek lanbidea uzten dihardute eta digitaletan hasi berriak diren belaunaldien prestakuntza urria da.

La transmisión familiar del euskera

Amatiño 2012/05/04 23:00
El euskera lleva entre nosotros miles de años, y el mérito no es del modelo escolar ni de los dibujos animados de ETB, sino de la constante transmisión familiar de padres a hijos. La administración pública, la escuela y los medios de comunicación están para ayudar, no para suplantar la función de los padres. Y, al final de los siglos, se mantendrán las lenguas que se utilicen en el entorno familiar, para pedir el pan, servir el agua y hacer el amor.

Sindikalista on hutsak

Amatiño 2012/05/02 22:00
Maiatzaren lehenean ikusteko moduko zine aproposa ("Les neiges du Kilimandjaro". Robert Guédiguian, 2011). Polita, atsegina, gustagarria. Egoera guztiz errealista, zenbait jarrera idealista samarra bada ere. Munduan bada nonbait, oraindik, jende onik, lar onik eta on hutsik.

Behar bezala idazteko arauak

Amatiño 2012/04/30 23:00
"Urteak txirikordatzea eta gertaerak brodatzea omen da idazlearen zeregina". Eta, behar bezala idazteko, Liu Xie handiak oinarrizko arau batzuk argitaratu zituen VI. mendean. Maisu onak izan zituen nonbait gure Rafa Egigurenek Beijing-en. Baita, segurutik, maisuek ikasle bizkorrik aurkitu ere.

Merkatu-lehiari uko egiterik bai ote?

Amatiño 2012/04/28 15:45
Ardatz nagusi bi ditu egungo ekonomia-ereduak: lehia eta irabazkin-xedea. Baina paradigma berria zera dateke: lankidetza eta ororen ongia. Utopia ote? Auskalo, baina honezkero 2.500 inguru enpresa, erakunde eta gizabanako abian ari omen dira asmo horretan.

Gasteiztik dator bizkaiera

Amatiño 2012/04/26 23:00
Hirurehun orrialdetik gorako ikerketa da Koldo Zuazoren azkena: 'Arabako Euskara'. Helburu nagusiaz: “Arabako euskararen egitura erakustea”, egileak berak, hitzez hitz, aitortzen duenez gero. Araban bertan sortua eta Bizkaian, Deba arroan zein Ameskoa, Burunda eta Lana nafar ibarretan barrena barreiatutako euskalkia.

Eguneroko Euskadigintza

Amatiño 2012/04/24 19:00
Juan Marcos Lopez de Gereñuk hutsetik hasi eta enpresa arrakastatsua indarrean jartzeko denbora izan zuen, hizkuntzak ikasteko, familia eredugarria osatzeko, ondorengoak baloretan hazteko, abertzale izateko, ikastola sortzen laguntzeko eta, beti ere, gauzak ondo egiten ahalegintzeko. Berak esan ohi zuenez: “gauzak, egitekotan, ondo egin behar dira”. Eta, “egin beharreko guztietan ahalegindu beharko genuke Euskadi egiten”.

Adarra jotzearen musika

Amatiño 2012/04/22 17:00
Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Tronpa Taldeak saioa eskaini zuen atzo, larunbat goizez, Errenteriako Andra Mari abesbatzarekin batera, Miramongo egoitzan. Ezustekoak gero larunbatetan eratu ohi diren “matinée” hauetan isilik misilik eskaini ohi diren aukera-maukerak, azken asteburu honetako Brahms, Schumann eta Schubert tarteko. Gure ongizate-gizarte oparoari darizkion soberakin horietakoa. Lujo hutsa.

Nafarroa, 1512-2012

Amatiño 2012/04/20 15:00
Beldur naiz bostehun urteren bueltan orainak ez ote duen iraganak baino gehiago balio, oro har. Izan ere, orain bada 1512an Nafarroan ez zenik: hauteskundeak. Eta hauteskundeak, kiroletan ez bezala, parte hartzeaz gainera, irabazteko dira.