Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Kopia elektronikoa baino zertxobait gehiago

Kopia elektronikoa baino zertxobait gehiago

Amatiño 2012/08/01 22:00
Asteak daramatzat liburu elektronikoa erosteko garaia heldu ote zaidan aztertzen. Egia esan, gaur gaurkoz, ez zait piperrik ere gustatzen, baina… batetik, liburu berriren bat erosten dudan bakoitzean ez dut gero jakin ere egiten zein bazterretan utzi. Bestetik, jabetu naiz kopia elektronikoak paperezkoaren erdia-edo balio duela eta hamar-hamabost ale aski liratekeela e-bookaren erosketa amortizatzeko. Horrez gainera, zalantzarik ez gero euskarri elektronikoa geratzeko etorri dela, ez dela bizpahiru urteko joera hutsa alegia, eta, beraz, zenbat eta lehenago hartara ohitu, ez ote hainbat hobe?

Aitortu behar dut, ezjakinaren ezjakinez, ohiko euskarri elektronikoa xumea nuela gogotan, eta han-hemenka lagunartean ere jardun izan dudala zein marka, eredu edo tankera litzatekeen aproposena asmatu gurarik. Hala ere, iritziz aldatu behar izan dut zeharo, “El lectoespectador” (Vicente Luis Mora. Seix Barral, 2012) saiakeran zera irakurri ostean:

"Pronto habrá que acostumbrarse a hipertextos y libros digitales, conforme los escritores comencemos a sacarle partido al libro electrónico, que debe ir más allá de ser la versión electrónica del libro en papel". Hau da, e-booka betidaniko paperezko liburua baino zertxobait gehiago dela edo izan daitekeela, teknologiak eskaintzen dituen baliabideei amain emanez gero behintzat.

Vicente Luis Mora (Espainiar Literatura Garaikideaz doktorea eta Literatura-kritikaz 2010 Saria, Blogik Onenari) adituari jaramonik egingo badiogu "las posibilidades que nos abre el libro electrónico serán en poco tiempo casi infinitas. Amén de las ya conocidas de añadir imagen, vídeo y sonido a los textos que los requieran o que las permitan (siquiera para explicar visualmente algunos conceptos o para poder escuchar alguna canción citada en el texto cuya letra o tono contribuya a explicar por qué aparece en la narración), la capacidad de los nuevos libros electrónicos para conectarse a la red convierte naturalmente a cualquier novela en una potencial hipernovela, a poco que el autor sepa sacarle partido a esas posibilidades".

Honek ez du esangura, jakina, irakurleak nahi duen hautua egiteko askatasuna galduko duenik: "El lector tradicional no debe verse amenazado por estos adelantos: no está obligado a seguir los enlaces, ni a abrir los vídeos ni a escuchar las piezas, simplemente ahora podría hacerlo si quisiera". Baina, denok dakigu, aukera eta ahalbide berriei ekin ostean ez dagoela gero ez ikusi egingo dien amaren semerik.

Horretara…

miTab-10

jaime
jaime dio:
2012/08/02 16:18
Azken hamar urteotan, barruko min handiz, 500 liburu gutxi gorabehera bota behar izan nituen etxeko liburutegi handian lekurik ez zegoelako. Ezagun eta ezezagunen aldaba edo ate-kisketa jo eta jo,baina inork ez zuen libururik nahi. Azken finean liburu elektroniko bat erosi nuen orain dela 10 hilabete. 30 liburu irakurrita nago jadanik eta euro bat ere gastatu barik. Nire esku daude munduko idazle, filosofo, poeta edo ta dramaturgorik onenak edozein hizkuntzatan eta dohainik!
Azken bolada honetan tartekatzen ditut liburu elektronikoa eta paperezkoa. Norbait interesaturik izatekotan, interneteko web horri batzuk pasatuko nizkioke.
Amatiño
Amatiño dio:
2012/08/02 17:31
Dohanik... Nik badakit, hiztegiaren eredura, zer den dohanik. Baina zer da praktikan? Ez duzula sekula ezer ordaintzen? Ezta autore garaikideak ere?
jaime
jaime dio:
2012/08/03 16:32
Hona hemen bi helbide:
Livres pour tous
(plus de 5.000 livres gratuits en français)
Libros gratis (formarse)
(más de 40.000 libros gratis)
Bat dago beste pilo bat, baina hauek dira gehien erabiltzen ditudanak.
Jakina, azkenengo best-seller-ak pagatu egin behar, baina hala eta guztiz ere merezi du ordaintzea.
Euskararen arloan ordea, eskaxa eta pobre dugu liburutegi elektronikoa. Etorkizun batean beharbada...
Izan untsa.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: