Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Joseba Agirre, atzerriko seme eredugarri

Joseba Agirre, atzerriko seme eredugarri

Amatiño 2012/08/04 17:30
Joseba Agirre (Paris,1938 – Getxo, 2012) hil da, minbiziak jota. Segurutik izango da gurean gizakume onagorik, eskuzabalagorik, baikorragorik, atseginagorik eta trebatuagorik. Baina, aldi berean, ona, eskuzabala, baikorra, atsegina eta trebatua izatea euren baitan biltzen dutenen zerrendan askorik ez behintzat Joseba bezalakorik.

Jose Antonio Agirre lehendakariaren seme, Joseba atzerrian jaio, hazi eta hezitako belaunaldi miresgarriaren ereduetakoa dugu. Haurtzaroan zein gaztaroan New Yorken, Donibane Lohitzunen eta Parisen bizi ondoren, unibertsitate-ikastaroak Cambridgen egin zituen bekaz, 21 urterekin britainiar herritartasuna hartu zuen eta Franko hil ostean Euskadiratu arte munduan barrena aritu izan zen esportazio-arloan.

Ez dut nik estatistika-datu zehatzik, baina beti uste izan dut Francoren matxinada militarraren ondotik erbesteratu behar izan zuten abertzaleak Euskal Herrian geratu zirenak baina gehiago arduratu izan zirela euren seme-alaben heziketaz, prestakuntza akademikoa eta eleaniztasuna bailiren atzerriko "desherrian" euren ondorengoei utzi liezaieketen jaraunspenik baliotsuenak. Edo, beste modu batez esanda, trebakuntza balitz bezala noizbait Euskal Herrira zutunik itzultzeko giltzarik aukerakoena.

Zer gerta ere, berriketa gabeko belaunaldia gero, premian zein zailtasunean saiatua eta ahalegindua. Sekula ez negarrik, kexarik, eskakizunik edo norberarentzako eskubide-aldarririk. Beti baikor, umorez eta patxadaz, laguntzeko gertu, beti ere iragan hurbila nabarmen latzagoa izan zelakoan... Joseba lekuko.

Familia

Jose Antonio Agirre eta Mari Zabala senar-emazteak, Aintzane, Iñaki eta Joseba seme-alabekin, 1950eko hamarkadan

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: