Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Agoten bertsio zintzo eta sinesgarria

Amatiño 2012/11/18 16:40
Oraindik “Baztan” ikusi ez duenak hobe luke ikusi, benetan merezi baitu. Eta behar luke azkar ibili, ikuskizunetatik kendu aurretik, azkenetan da-eta. Iñaki Elizalde nafarraren zuzendaritzapeko ekoizpen hau da, besteak beste, eroso ikusi daitezkeen euskal film urrietariko bat. Agoten bertsio zintzo eta sinesgarria.

“Lo patriótico es salir fuera”

Amatiño 2012/11/16 16:35
“Lo patriótico es salir fuera” adierazi du, hitzez hitz, Josu Ugartek, Arrasateko kooperatibetako Nazioarteko Jardueren zuzendariak. Detxeparek honelako zerbait proposatu zuen, 1545an, “ialgi hadi kanpora” esan zuenean. Eta Iparragirrek, duela berrehun urte, “eman ta zabal zazu munduan frutua”.

Hamabost urte barrurako hitzordua

Amatiño 2012/11/15 23:50
Hamabost urte barru izango al da paperezko egunkaririk? Hauxe da Bingen Zupiria zuzendariak gaur iluntzean egin duen galdera, Deiaren hogeita hamabosgarren urtebetetzea dela-eta, Bilboko Alhondigan izandako ospakizunean. Zer gerta ere, hamabost urte barru berriro elkarrekin biltzeko gonbitea egin digu, ondoko hiru zertzeladak frogatzeko, besteak beste: bizirik gauden, paperak dirauen eta Deiak darraien. Ni joango naiz.

Maria van Rysselbergheren maitasun-istorio ezkutua

Amatiño 2012/11/13 22:00
Ahaztu egin zait noiz irakurri nuen azken aldiz nobela bat birritan. Oraingoan bai, ostera, eta asteburu berean. Gustatu zaidala esan beharrik ez. Luzeegia ezin dela izan ere, esan gabe doa. Batek daki, ordea, nobela ote den. Ipuina ez, behintzat. Amodio-istorioa bai, hori bai. Hemeretzigarren mendearen azken hamarkadan (1894) gertatua nonbait eta, 1934an. estreinako argitara emana, berrogei urtean isilpean gorde ondoren.

Berrogei urte eta orain hau!

Amatiño 2012/11/12 11:15
Demokrazia indarrean jarri ondoko lehen udal-hauteskundeetan (1979) EAJk irabazi zuen, Eibarren, Alderdi Sozialistaren aurretik. Biharamunean elkarrekin topo egin genuen Benigno Baskaranek eta biok Gipuzkoako Aurrezki Kutxaren leihatila aurreko ilaran. Zer edo zer esate aldera, esan nion: “ze moduz, Benigno?” Eta berak erantzun, bekozko ilunez: “berrogei urte ta oiñ hau!”. Ezker abertzaleari ere horrelako zerbait esan beharko: “berrogei urte eta orain hau!”.

Inbidia

Amatiño 2012/11/09 23:30
Leizezaleok pozarren atera ginen bart Victoria Eugeniatik baina ez, ordea, iritzi bereko. Hainbatek Werner Herzog-en filma ederra goretsi zuen, bazen Juan Luis Arsuagaren hitzalditxoak liluratu zuenik, ale bana eman ziguten liburua (Altxerri. Aia, 2012) gustura jaso zuenik izan zen bezalaxe. Ni, ordea, txundituta atera nintzen duela berrogeita hamar urte Altxerriko labar margoak estreinako aurkitu zituzten hiru lekukoen hizjarioaz.

Araua ziurtatzen duen salbuespena

Amatiño 2012/11/09 01:35
Puerto Ricok Estatu Libre Elkartua izaten jarraitzearen aurka bozkatu du, ez du independentziarik areagotu nahi eta Estatu Batuetako 51. estatu bihurtzearen alde azaldu da. Araua ziurtatzen duen salbuespena ote?

Quien calla, calla

Amatiño 2012/11/07 11:00
“Quien calla, otorga” dio gaztelar atsotitz ezagunak. Baina Juan Ajuriagerrak esan ohi zuen, ostera: “quien calla, calla”. Jende-harremanak ulertzeko modu kontrajarri bi. Errefrauak ohore klasikoari, itxurak betetzeari eta zaldunen arteko moldeei darie. Ajuriagerrarenak, berriz, inork zer esango bost axola zaion baserritar “zorrongoari”.

Kanadan joko dut eta...

Amatiño 2012/11/05 14:45
Laurogei urteko “agure” gutxi dago pianoa jotzeko gauza dena. Are gutxiago maisu-kontzertuak ematen jarraitzen duenik. Eta, Joaquin Achúcarro edo izan ezik, behar bada inor ez, mundu osoan, Royal Liverpool Philharmonic-arekin batera Brahmsen piano eta orkestrarako bigarren kontzertua buruz –batere partiturarik gabe— eskaintzeko gai denik.

Kulturarteko errepublikanismoa

Amatiño 2012/11/03 02:35
Maria Elosegik ez du zibilizazioen arteko talkan sinesten. Elkarren arteko parekotasunak adostasunik ezak baino handiagoak omen dira, sarri asko inoren izakera onartzea ikaragarri zail gerta dakigukeen arren. "Errepublikanismo interkulturala" aldarrikatzen du, nolabaiteko ikuspegi humanistaz eta errenazentistaz