Baldarra
Aurreko igandean, Aspe barrenean, euskaraz tutik ere ez dakiten mendigoizale birekin jardunean, Jakakoak diotsa gasteiztarrari: ese es bastante baldarra... Eta arabarrak aragoitarrari: más que baldarra… chocholo. Ni, berriz, zur eta lur, isilik misilik, ezer galdetu beharrik gabe, bistakoa baitzen ondo baino hobeto ulertzen ziotela elkarri.
Era batez zein bestez, baldar eta baldartu adierak euskal hiztegi guztietan aurkitzen dira, XVIII. mendean Larramendirenetik hasita, egungo Euskaltzaindiaren berrieneraino, Azkue, Plazido Mujika eta gainerakoak tarteko. Ez da agertzen, ordea, Pierre Lhanderen hiztegian (Paris, 1926). Orotariko Euskal Hiztegiari jaramonik egingo badiogu: Documentado exclusivamente en autores meridionales; los primeros ejemplos recogidos son de finales del s. XIX. Hala ere, esan bezala, Larramendik ekarri badakar 1745eko hiztegian, eta euskal jatorrizkotzat jo, gainera.
Nonbait hegoaldeko hitza da, bai, baina ez euskaraz soilik. Erdiaroko judu-hizkeran agertzen da, Aragoiko zein Kataluniako hainbat hiztegitan, eta baita “Léxico euskérico en el habla de la Ribera de Navarra” delakoan ere. Arabiarra omen da jatorriz, “Germanismos y arabismos en el habla castellano-aragonesa“ sortan aditzera ematen denez gero.
Corominasek biltzen duenez: BALDAR, ‘anular, quebrantar’. ‘privar del uso de algún miembro’, ‘privar de una carta fallando con un triunfo’, del árabe bátal ‘hacer inútil’, ‘invalidar, lisiar’. Alegia, baldartu, elbarritu.
Are gehiago: El vasco (guip., sul., sal) baldartu “estropear, baldar”; vizc., guip. baldar “destartalado, torpe; carnazas, formes charnues, nubes pesadas que arrastra el vendaval” (en Berastegui, cerca de Tolosa, a la raya de Navarra “cosa ladeada”; en Ondárroa “martillo para golpear clavos grandes”); baldatx “colgajo; persona desaliñada y mezquina” en Andoain y Azkoitia (guipuzcoano); baldi “humilde” (labortano), “estupefacto” (vizcaíno), balditu “humillar” (vizcaíno y labortano), “s’étonner, s’épater” en Duvoisin.
Aspe gailurra (2.645 m.), igande eguerdian