Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Berrogeita hamar urte

Berrogeita hamar urte

Amatiño 2013/02/08 23:00
Berrogeita hamar urte ez dira gero artaleak. Berrogeita hamar urte dira, ordea, Oronozko ikastetxean bildutako lagun-taldea koko-moko jantzi ginela. Estreinako-edo jantzi, nik gogoan dudanez 1963an ez zen-eta batere ohikoa mozorrotzea. Are gehiago, diktadura-garaian ez zen ezelango aratusterik, debekatua zegoen mozorrotzea eta, Tolosako “Udaberri Jaietan” izan ezik, gerra osteko gazteen artean inor gutxik zekien zer arraio ziren kale-ihauteriak.

Kokomoko1

Tartean bost eibartar bai, behintzat. Upel barruan dagoena Felix del Teso “Karakas”. Goialdean, erdi inguruan, tanganillo beltzez eta txapelaz, Fidel Jauregibarria. Eskuineko boxeolaria, Ramon Idigoras “Itxi”. Aldameneko bizarduna, betaurreko beltzez, Mikel Larrañaga, Eibarko alkatea izatera heldu zena; eta, esan gabe doa, bosgarren eibartarren bat ere bada, hor nonbait galdua (Oronoz, 1963).

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: