Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Zorria inoren burutan ikusi

Zorria inoren burutan ikusi

Amatiño 2009/05/05 00:00
Iñigo Diaz de Cerio jokalariak erabaki du lehen mailan jokatu eta gehiago irabazi. Eta edozein lanbidetan normaltzat joko litzatekeen jarrera honek bazterrak asaldatu ditu Errealaren zenbait zaleren artean. Norberaren lana eta soldata hobetzeko mortalak eta bi egingo lituzkeen jende berberak hamaika eragozpen leporatzen dio jokalariaren hobetu nahiari.

Ez da kontu berria. Xabier Letek honelako zerbait salatu zuen orain hogeita hamar urte, berak gaztelaniaz kantatzea traiziotzat jotzeko gertu zeuden zaleek ez baitzuten eragozpenik beraiek barra-barra gaztelaniaz hitzegiteko. Euskal arotzari, armaginari edo informatikoari zilegi bazaio gaztelaniaz hitzegitea bere bezeroekin, zergatik ez euskal kantariak gaztelaniaz kantatu merkatuak horrelakorik eskatuko balu? Zorria inoren burutan ikustea besterik ez da hori.

Baina ez gero uste izan kontu hauek Anoeta inguruan baino ez direna gertatzen. Bixente Lizarazuri txanponak bota zizkioten aurpegira, Lezaman, Munitxeko Bayernek fitxatu zuenean, eta Xabier Eskurzari ETBko audio-teknikoek boikota egin zioten, Iurretan, Bartzelonara joan zenean.

Bitartean, Xabi Alonso dela-eta, Liverpool maitekiro ikusten duen super giputz ganorabako askok kristorenak esango ditu Iñigo Diaz de Cerio San Mames aldera hurreratuez gero.

Barru-barruko mixeriak baino ez dira, kolore santuen aitzakiaz defenditu arren.

Goiz kronika. Euskadi Irratia, 2009ko maiatzaren 5ean.

 Iñigo Diaz de Cerio

Bixente Lizarazu

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: