Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ziklo konbinatuak eta haize-errotak elkarren osagarri

Ziklo konbinatuak eta haize-errotak elkarren osagarri

Amatiño 2010/07/09 15:21
Sekula udaran espainiar merkatuan izan den argindar-kontsumorik handiena eragin zuten atzoko tenperatura beroek. Eguerdiko 13,19an kontsumoa 41.127 megawattera irisi zen, eta ziklo konbinatuek salbatu zuten, beste behin, haize-erroten barealdia.

Sekula udaran espainiar merkatuan izan den argindar-kontsumorik handiena eragin zuten atzoko tenperatura beroek. Eguerdiko 13,19an kontsumoa 41.127 megawattera irisi zen,  Hala ere, urte guztiko markarik handiena 2007ko abenduaren 17an lortu zen, 45.450 megawatteko argindar-eskabideaz.

Atzo kontsumitutako 41.127 megawatt horietatik, %34 ziklo konbinatuek eskaini zuten, %17,5 zentral nuklearrek, %15,2 urtegiek, %8,7 ikatz-termikek eta %9,3 haize-errotek. Gainerako %20,24, berriz, erregimen bereziko energia-indarrez lortu zen, kogenerazioaz, termoeguzkiaz, fotovoltaikoaz edo biomasaz alegia.

Beste behin frogatu zen ziklo konbinatuen parebako funtzioa, denetarik malguena denez gero berak segurtatzen baitu kontsumoa, haizerik ezean sistema eolikoa goiari eutsi ezinean geratzen denean.

Beste modu batez esanda, zalantzarik ez gero haize-erroten arrakastaz eta berriztagarrien aldeko apostua egin beharraz. Baina, aldi berean, batere zalantzarik ere ziklo konbinatuek haize-erroten alderdirik ahulenari –energia metatu ezinari—eskaintzen dioten “koltxoiaz”.

Ziklo konbinatuak eta haize-errotak elkarren osagarri

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: