Zero kilometroa
Seguru gutako gehienok ez garela hasiko makina-erremintak, trenak eta robotak erosten, baina ez al dira zero kilometrokoak ere hainbat esku-erreminta, bizikleta, ehiza-tresneria, kirol-arropa, sukalde edo bulegotako gailuak, eta gure edozein dendariren edo profesionalen produktuak eta zerbitzuak? Gure sektorerik handienetakoa automozioa denez --Euskadiko BPGren %13--, gogoan izaten al dugu autoa –europarra-- erosterakoan? Eta gutxitan pentsatu arren –inguruko administrazio, eskola, kultura, literatura eta hedabideak tarteko— ez al da euskara zero kilometroaren ezaugarririk handiena?
Gatozen berriro baserri-girora. Euskaldunok gaztazaleak gara eta gaztarik onenak gureak omen dira. Bai, baina gure gazta-kontsumoaren %90 kanpotik dator.
