Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Victoria Prego

Victoria Prego

Amatiño 2024/05/02 23:50
Bart zendu da Victoria Prego (1948-2024), espainiar trantsizio politikoa bertatik bertara bizi eta jarraitu izan zuen kazetaria, bere burua sekula protagonistatzat jo ez zuena, eta emakume banaka batzuk baino izan ez zituen kazetaritza haren ordezkaririk nabarmenenetakoa.

Bizpahiru alditan besterik ez nuen Victoria Pregorekin aurrez aurre hitz egiterik izan, Andrés Aberasturiren* bitartez oso oker ez banago, baina ez dut sekula ahaztekorik izan, une hartan euskal telebistaren kazetaritza ordezkatzen-edo genituen hasiberriak zein abegi handiz eta elkar ulertze aktiboaz hartu gintuen.

Hainbatek –zenbait “periodista vasco” tarteko-- arraro samar, heldu berri, erdipurdiko ezjakin edo trabarako baino ez zetozen sasiprofesionaltzat --periferikotzat zentzu guztietan-- jo eta goitik behera behatu zigun arren, Victoriak beti azaldu zuen sekulako apaltasuna, nolabaiteko miresmena, lagundu nahia eta, beti ere, aukerabideak zabaltzeko abagunea.

Berrogeitaka urte gerago ez da gero batere falta emakumerik kazetaritzan, baina orduan ere bazen maila handiz ziharduenik, kopuruz ugari ez izan arren. Victoria Prego da, segurutik, Miren Jone Azurtza,  Maria Antonia Iglesias,  Maite Barnetxe, Txaro Arteaga, Mirentxu Purroy eta Genoveva Gastaminzarekin batera, bakoitza bere testuinguruan, nire iruditerian beti iraungo duen zazpikotea.

* Edo Joaquin Arozamenaren bitartez, bietako batez.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: