Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / ...Vardulia nunquam superata.

...Vardulia nunquam superata.

Amatiño 2009/01/08 10:46
Orain, herrigintza esaten omen zaio. Lehen, eta Eibarren behintzat, firin-faran ibiltzea.

Gipuzkoak izango du, atzenean, Arabak eta Bizkaiak bezainbateko Elkarteen gaineko Zerga. Berbera gero. Urte bi besterik ez zaio parekatzea kostatu. Zer gerta ere, bi urte ez dira horratik gehiegi.

Bizkaiko beste zenbait egitasmorekin alderatuz gero, behintzat, ez larregi. Gogoan izan Bilboko kanpo portua 1998an egin zela, lehen ziklo konbinatuko gas-zentrala 2003an eta erraustegia, berriz, 2004an. Hau da, martxa honetan, Gipuzkoan baino 22, 17 eta 8 urte lehenago.

Gipuzkoako aitaren etxeak defendatzaile asko omen ditu. Beldur naiz, ordea, horrenbeste zaunka egiten duen ezker abertzalea ez ote den gehiago jan-txakurra, ate-txakurra baino; Eusko Alkartasuna Euzko Alderdi Jeltzaleak zer egingo begira da; jeltzaleen ustez etsai guztiak Madrilen daude eta sozialisten iritziz, ostera… Bilbon. Eta, horren urruti joan beharrik gabe, mamuok Donostia inguruko mikroklima estu-mestu horretan baleude?

Horri, orain, herrigintza esaten omen zaio. Lehen, eta Eibarren behintzat, firin-faran ibiltzea.

Argia. 2009ko urtarilak 11

  

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: