Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Eske soberak ez du adiskiderik galtzen

Eske soberak ez du adiskiderik galtzen

Amatiño 2012/09/07 00:45
Urtebetetzea bete baino ia lau hilabete lehenago nahi izan du EiTBren zuzendaritzak Euskal Telebistaren 30. urteurrena ospatu. Gero gerokoak baina, oraingoz behintzat, saio txukunak balio izan du Patxi Lopez lehendakariaren ahotik euskal irrati telebista publikoaren aldarrikapen zindoa entzuteko. Ez dut nik esango gurean zalantzan dagoen ideia denik baina, gauzak daudenez, kasu honetan "eske soberak ez du adiskiderik galtzen"
Eske soberak ez du adiskiderik galtzen

Patxi Lopez eta Alberto Surio

Patxi Lopez lehendakaria eta Alberto Surio EiTBren zuzendari nagusia bat etorri dira, eraz eta moldez, ETBren egitate elebiduna aldarrikatzerako orduan. Euskara, euskal kultura eta informazio anitza nabarmendu ditu Suriok eta euskal hiritarrok elkartarazi gaituen egitasmoa azpimarratu lehendakariak.

Beste 30 urte barru ere beste horrenbeste esateko eta aldarrikatzeko gauza izan gaitezela, epea bete baino lau hilabete lehenago izango bada ere.

Lehen hamarkada

Carlos Sobera eta Ilazki Serrano aurkezleekin batera, lehen hamarkadaren ordezkariak: Edurne Ormazabal, Txiribiton eta David Barbero

Bigarren hamarkada

Bigarren hamarkadarenak: Juanma López Iturriaga, Itziar Ituño, Yolanda Alzola eta Iñaki Perurena

hirugarren hamarkada

Hirugarrenarenak: Estibaliz Ruiz de Azua, Julian Iantzi, "Eguzkitze", Claudio Landa eta David de Jorge

 

Urak esnea galtzen du, eske soberak adiskidea (esaera zaharra)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: