.eus, euskararen etorkizunaren zein Euskadi globalaren adierazgarri
Urkullu lehendakariak esan bezala: “Gaur egun handi bat da, Euskararen Nazioarteko Eguna, ‘puntueus’ domeinuari ongi etorria emateko eguna. Sei urteko lanaren ondoren ametsa errealitate bihurtu da. Urte hauetan zehar 60 euskal erakundek egindako lana azpimarratu nahi dut. Ondo egindako lanak emaitzak ematen ditu. ‘Puntueus’ lortu eta abian jarri dugu.”
Lehendakariaren iritziz “orain, gure hizkuntzari leiho berri bat irekitzen zaio. Teknologia aurreratuen leihoa, mundu zabalaren leihoa. Globalizazioaren aroa aniztasunarena ere bada. Aukera honetaz baliatu behar dugu euskara babesteko eta indartzeko”. Eta ezarri du: “Eusko Jaurlaritzak erabat babesten du helburu hau. Gaurtik aurrera ‘eusko jaurlaritza.eus’ izango gara eta guztira 200 domeinu eguneratuko ditugu datorren urtean.”
Eta amaitu du esaten: “Gaur eskakizun ireki bat zabaldu nahi dugu ‘puntueus’en alde. Atxikimenduak behar ditugu, ereindako hazia denon artean gorpuzteko eta indartzeko. Euskara, Europako hizkuntza bizi zaharrena dena, munduko komunikazio-plazan leku propioa irabazten ari da. Helmugara iritsi gara eta, ilusio berriarekin, aurrera egiten jarraitzeko irteeran gaude.”
Iñigo Urkullu lehendakaria, gaur eguerdian, EiTBren egoitzan
Ongi etorririk beroena “eus” domeinuari, eta, ea euskal itzulpena ematen diogun honako hauei:
Basque Culinary Center.
Bilbao Exhibition Center.
Basque country.
Basque team.
Basque boutique.
Basque fest.
Eta abar…
Horrela Euskal Herrian bizi garela ohartuko gara.