Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / "Udaleko frontoia"

"Udaleko frontoia"

Amatiño 2012/03/08 23:00
“Udaleko frontoia” dago Enkarterrietan, euskara XIX. mendean galdu zuen barrutian. Pilotalekuaren atzealdeko horman hitz bi horiek idatziarazi dituen alkate jaunak ez luke, behar bada, EGArik lortuko, baina ezin izango zaio borondate onik ukatu.

“Udaleko frontoia” izen-moldeak min ditzake hainbat begi eta belarri, baina oker geundeke Enkarterrietako erdal giroaren ondorioa baino ez dela uste izango bagenu.

Enkarterrietatik 125 kilometrora, Euskal Herriaren bihotz-bihotzean, euskal hedabideen ardatzik nagusienetakoan, Euskadi Irratiaren albistegietan alegia, txitean pitean erabili ohi dira “udaleko aurrekontuak”, “ELAko ordezkaria” edo “Alderdi Sozialistako hautagaia”… eta ez da ezer pasatzen.

Las Carreras

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: