Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Udaberriko elurrak berriz zuritu mendiak

Udaberriko elurrak berriz zuritu mendiak

Amatiño 2017/05/08 00:05
Jendea eguzki-gose da. Atzo eguerdian hondartzara hurreratu baino ez, uda-giroa noiz behingoz etorriko, irrikaz zain gaudela sumatzeko. Hala ere, Antzuolako Olazabalgo amama zenak esan ohi zuenez, “Sanjuanak arte, ez azpiko gonarik gorde”.

Hain zuzen ere, ostiraletik larunbatera bitarteko gauean elurrak gogotik bota zuen Pirinioetako mendi-gailurretan. Mendikada egiteko asmotan joan eta ezin bi mila metrotik gora eroso ibili.

Eskalar edo Txantxikuen iboia (2078 m.) zuri-zuri aurkitu nuen ezustean. Elurrak nekez zurituko du urik, aldez aurretik izoztua ez baldin bada. Hartara, kristoren hotza lehenik eta elurra dezente gero, izotz-geruzaren gainetik.

Handik gora, Monjeen mendibia (2.168 m.), Aragoi eta Biarno arteko muga, negu gorritan bezain zuri. Benou muino gaina (2.290 m.) hartu nuen kostata, baina atzera egin behar izan nuen Pic des Moines gailurrerantz (2.349 m.) nabarmen jo aurretik. Hirurogei metro baino ez, baina... Bakar-bakarrik eta izotzetan, ez zen gero giro afankerietan aritzeko.

Hurrengoan gehiago, berdeago bai, behintzat.

.

Eskalar edo Txantxikuen iboia, izoztua eta zuritua, larunbat goizean

.

Monjeen mendibia (2.168 m.), Aragoi eta Biarno arteko muga. Aurrez aurre sumatzen diren bi hatz horietan egon ohi da, udaran, nolabaiteko langa.

.

Ezkerraldean, Pic des Moines (2.349 m.), Bénou (2.290 m.) muino gainetik hartutako argazkian. Barrenean, Midí D´Ossau (2.884 m.) ospetsua.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: