Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Txomin Amasorrain: Kriseilu eta iparrorratz

Txomin Amasorrain: Kriseilu eta iparrorratz

Amatiño 2008/08/30 13:26
Orain berrogeita bost urte ezagutu nuen nik Txomin Amasorrain, hamazortzi urte besterik ez nituela. Nere aittitta zena Amatiño baserrian jaioa izaki, sarri samar jo ohi nuen Bergara aldera eta, han, gazte-jendearen euskal erreferentziarik nabarmenetakoa zen gure Txomin.

Gaur egun nekez ulertu daitekeen arren, 1960ko hamarkadako euskal basamortuan ganorazko mugarriak benetan urri ziren. Euskalgintzari ekin nahi genion gazteok erdipurdika jardun izaten genuen, nondik nora jo asmatu ezinean. Eta, hondarrik gabeko itxaso hartan, Txomin Amasorrainen kriseiluak behar-beharrezko genuen argibidea eskaini zigun. Nora gindoazen ez jakitzeaz gainera, etorri ere nondik ote gentozen askorik sumatzen ez genuen ardi galduoi iparrotza erakutsi zigun Txominek.

Bai. Orain berrogeita bost urte, Txomin Amasorrainek “altoshornos”ko etxearen atea ezezik, bere maisutasunaren jakinduria, apaltasunaren eredua eta adiskidetasunaren gozotasuna ireki zizkidan zabal-zabalik. Txomin euskaltzalea, Txomin irakaslea, Txomin berri-emailea, Txomin antzerki-eragilea, Txomin apuntadorea… Non egongo ote ginen gutako hainbat gaur egun, larre motzeko Txomin orobultzagilea ezagutu izan ez bagenu!

TXOMIN AMASORRAIN 1908-1973. Denbora eta espazio baten testigantza. Bergara, 2008 

Apuntadorea

 

 

 

 

Txomin apuntadorea

 

 

 

 

 

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: