Sylvain Luc-en eta Jean-Marie Ekairen arteko bat-batekoak
Kontzertua, Antoine D´Abbadiaren jauregi-ataria eratzekotan zer arren, euri-arriskuak Sokoburuko aretora eraman gintuen, iragarritako xarmaren kaltetan eta arratseko sargoriaren mesedetan. Denok ere berantiar eta izerditan blai, Sylvainek ez zuen hasierarik gozoena izan baina, saioak aurrera egin ahala, gogotik asmatu zuen entzuleak suspertzen eta bereganatzen.
Sylvain Luc-ek frogatu zuen, bai, egun Euskal Herri osoan dugun gitarra-jotzailerik onenetakoa dela eta, segurutik, bere arloan, erreferentziarik nabarienetakoa Frantzian.
Aipagarria eta gogoangarria bezain atsegina, berriz, amaitu aurretik eta Jean-Marie Ekai lagun, bikoteak eskaini zizkigun elkar-joaldiak eta elkarren arteko bat-batekoak.
Datorren urtean, D’Abbadia jauregiaren inguruko larretan beste horrenbeste gozatzeko aukerarik izango ahal dugu!