Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / "Slumdog millionaire" filmearen une majikoa

"Slumdog millionaire" filmearen une majikoa

Amatiño 2009/03/02 23:22
Mutikotan lau zine-emanaldi izaten ziren igandetan. Bazkalosteko 3tan, arratsaldeko 5,15etan, iluntzeko 7,30etan eta gaueko 10etan. Bazkalostean umeok bildu izaten ginen, arratsaldean gazte jendea, iluntzean senar-emazteak eta afalostean, berriz, bikote ezkongabeak. Umeentzako filmea, “infantilla”, aurrena izaten zen eta ondoko hiruretan, ostera, helduentzako pelikula berbera. Orduko irizpideen arabera “Slumdog millionaire” ikusteko hiruetako saiora joan beharko genuke.

Zortzi oscar irabazi ditu Dany Boyleren amodio-historia honek eta aurretik ere lau Urrezko Globo eta beste bospasei sari bereganatu izan dituenez gero, ezin esan gero batere merezi ez duenik. Baina, behar bada, aldez aurretiko publizitaterik gabe bazkalosteko “infantillean” ikusiez gero, ez dut uste ospe handirik jorratuko lukeenik.

Filmeak Bombai (Mumbai) hiriaren azken urteotako garapenarekin batera hazi den Jamal Malik (Dev Patel) hemezortzi urteko umezurtzaren historia kontatzen digu. Maite duen Latika (Freida Pinto) neskatila aurkitu gurarik telebista-lehiaketan parte hartzen du eta, ustekabean, galdera guztiak asmatzen ditu eta 20 milioi rupia (37.000 euro inguru) irabazi. Ez gero mutiko jakintsua delako (ozta-ozta daki irakurtzen), egiten zaizkion galdera guztiek berak bizi izandako hainbat pasadizorekin zer ikusi estua dutelako baizik. Hain zuzen ere, bere bizitzaren pasarte horien kontakizuna besterik ez  da filmea.

Gustua gustua, ene iritziz filmeak puntu majiko battoa du, inon jasoa edo aipatua ikusi ez dudana. Alegia, lehiaketa-aurkezleak egiten dion iruzurra eta gazteak emandako erantzuna. Eta, hobeto esan, erantzunik eza.

Ah. Inor alferrik joan ez dadin. Zenbait iragarkiren arabera besterik iruditu arren, Slumdog millionaire ez da musikala.

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: