Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Senpererainoko joan-etorria, bertatik bertara

Senpererainoko joan-etorria, bertatik bertara

Amatiño 2024/12/20 09:50
Eguraldiak ez du askorik laguntzen baina ez gara gero kexuka hasiko Euskal Herria euritan delako. Hona, behar bada, aurtengo azken bidaia: Bergara-Senpere-Bergara, 330 km. inguruko joan-etorria lau egunetan, bertatik bertara.

Lehen egunean, berotze aldera-edo: Bergara-Deba-Bedua-Meaga-Zarautz-Aia-Orio-Igeldo-Donostia. Guztira 96,5 km. eta lau aldats: Itziar, Meaga, Aia gaina eta Igeldo.

Bigarrenean, egunik patxadatsuenean: Donostia-Oiartzun-Behobia-Sokoa-Azkaine-Sara-Senpere. Gurutzeberriko aldapa eta Larrun barreneko bidezidor "berdea" izan ezik, lau samarra eta, asko jota, 65 km. besterik ez.

Hirugarren eguna, aldapatsuena: Senpere-aintzira-Lizuniaga-Etxalar-Lesaka-Agiña-Irutxulegi-Astigarraga-Martutene-Donostia. 85 km. eder eta astun bezain euritsuak, Lizuniaga, Agiña eta Irutxulegi mendateak, bata bestearen ondotik, tarteko.

Eta amaitzeko, berriz, Donostiatik Bergararaino, Lugaritz, Zubieta, Usurbil, Orio (Mollarri), Zumaia, Deba (1) eta Maltzagan zehar. Beste 83 km.

Guztira 330 km. inguru, lau egunetan. Datorren utean ere izango da segurutik gehiago, baina nekez, ordea, politagorik, eta are zailago bustiagorik.

Joan-etorria egin dugu 79 ta 75 urteko aitona-amonok bizikleta elektrikoaz, eta, ohiko bizikleta arruntaz, 52 urteko gidariak. Tira, gidari ez ezik, baita laguntzaile, zaindari, konpontzaile, hornitzaile,  “botillero” eta argazkilari ere. Eskerrik asko.

1) Txangoa Bergaran hasi eta amaitu arren, nik Deban egin nuen sartu-irtena.  

.

Konpantzia
Txango-hirukotea, Behobia eta Pausuaren artean. Atzekaldean, Konpantzia edo Faisaien uhartea.

.

Senpereko aintzira-barrena
Bergaratik bazterrik urrunena, Senpereko aintzira-barrena
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: