Schopenhauerren trikuak
Ez zen nonbait giro. Elkarrengandik aldendu eta hoztu, elkarrengana bildu eta zauritu... Jira eta buelta, arre eta so, harat-honat zirri-mirritan, azkenean trikuek ikasi zuten distantziarik komenigarriena neurtzen eta egokitzen. Elkar berotzeko bezain gertu, baina ez elkarri eztenik sartzeko bezain estu. Norberaren askatasuna segurtatzeko bezain zurrun, baina ez guztion elkartasuna eragozteko bezain urrun. Honela, Schopenhauerren ustez, trikuek asmatu omen zuten elkarbizitza zertan den.
Ez dut nik Schopenhauer tronpatu zenik esango baina, gure inguruan behintzat, adibideak gehiago balio du animalien sena adierazteko, pertsonen jokabidea ulertarazteko baino. Ezin esan bederen, zirika hasi eta odoletan amaitzeari utzi diogunik.
Argia, 2008.02.17