Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Txapela buruan, nagusi Erroman

Txapela buruan, nagusi Erroman

Amatiño 2009/02/04 23:34
Sabino Arana Fundazioak aurreko larunbatean saritu zituenen artean aipagarri, besteak beste, Roger Etxegarai (Ezpeleta, 1922) kardinala, bakegintzan zein hitzarmenetan egindako lan eskergarengatik.

Roger Etxegarai izan zen, jakina denez, Irak-eko inbasioa zela-eta, 2003 urtean Vatikanoak Washingtona bidali zuen ordezkaria gerra ekiditzeko ahaleginetan. Sabino Fundazioaren sarien epai-mahaiak aditzera eman duenez, Etxegarai aditu samarra omen da denetariko gatazka-kontuetan. Eta, nik dakidanez, ez urrutikoetan soil-soilik.

Ezpeletako semeak ez du ezkutatzeko bere jatorria. Eta ez txapel eta guzti ibili ohi delako Erroman barrena zein mundu guztian zehar, baita iraun ere euskal senaren jabe dirauelako. Aurten 87 urte bete arren, txapel ederra behar gero disko gogor horretan dagoen informazio guztia estaltzeko eta segurtatzeko.

Vatikanoan bizi naiz eta...

Etxegarai

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: