Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ramon Labaienen gomutaz

Ramon Labaienen gomutaz

Amatiño 2013/12/14 23:15
Ramon Labaien hil da. HABEren, Euskadiko Orkestraren eta Euskal Irrati-Telebistaren aita, besteak beste. Baita ertzainen lehen janzkeraren estilista ere. Laurogeita bost urteko euskaldun gutxi gero, lau hizkuntzaren jabe.
Ramon Labaienen gomutaz

Ramon Labaien

Ramon jario handiko solaskidea genuen, hainbat diziplinatan aditua eta anekdota-iturri oparoa. Hona hiru, nik neuk hurbil-hurbiletik ezagutuak:

1. Sekulako negoziatzaile ona zen, urduri nekez jartzen diren horietakoa. Ni, ordea, saskar eta zazpiki samarra. Berak esana; “gauzak nahi baino konplexuagoak dira. Asmatu behar da arratsaldez gau-eskoletako irakasleekin biltzen eta ondoren militarren kapitain jeneralarekin afaltzen.”

2. Euskal Telebista abian jartzeko Rafael Arias-Salgadorekin Madrilen bildu eta, Lurralde Administrazio ministroak galdetu zion: “Baina, Ramon, zertarako nahi duzue zuek telebista bat? Sekulako dirutza gastatu eta TVE bezain txarra egiten amaitzeko?” Eta Kultura sailburuak erantzun: “Bai, horixe, TVE bezain txarra, baina euskaraz”.

3. 1981eko otsailaren 23an, Tejero koronela Madrilgo Kongresuaz jabetu ostean, nik lanean jarraitu nuen, inozo asko, ezer berezirik gertatu izan ez balitz bezala. Halakoren batean, arratseko zortziak aldera, nonbait nire bulegoko argia ikusi eta berrozi bikotearekin sartu zen esaten: “Tira Amatiño, gaur ez da egunik aproposena langile fina zarela erakusteko; hartu paperok eta alde etxera, orain lekurik arriskutsuenetakoa hau da-eta”.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: