Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Pilotaleku bakartiak

Pilotaleku bakartiak

Amatiño 2011/09/01 23:15
Iparraldeko hainbat pilotalekuk Kunderaren "izatearen arintasun jasanezina" gogoratu ohi digu. Hegoaldeko frontoien hormatzar sendo bezain zindoak umetatik ezagutu izan ditugunontzat Iparraldeko pareta bakarreko pilotalekuek zeharo airosak dirudite. Hemengoak etxartean gizarteratzen zaizkigun artean, hango hainbat bakarti azaldu ohi da edozein muinoren lepoan. Hegoaldeko pilotalekuei zarata eta abarra darizkie. Iparraldeko zenbaitek, aldiz, benetako pilotaleku ezik, pilotalekuaren omenez eraikitako monumentu isila ematen du.

Berrizko frontoia atzekoz 2

Hainbat pilotalekuk, pilotaleku ezik, haren omenez eraikitako oroitarria ematen du 

Iparraldeakoa

Pilotaleku bakartiak, "izatearen arintasunaren" adierazgarri

Berrizko frontoia Mugarra+

Eta, atzekaldean, Anboto, Alluitz, Untzillatx, Atxarte, Mugarra...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: