Petrolio amaigabea
Direnak direla erreserbak, bada esaten duenik, ordea, petrolioa ez dela sekula santan amaituko. Edo, Yamani jekeak duela edozenbat urte argi asko adierazi bezala: Harri Aroa ez zen amaitu harriak bukatu zirelako eta petrolio-aroa ez da amaituko petrolioa bukatuko delako.
Bai, azken belaunaldi biak kontrakoa esaten aritu izan diren arren, petrolioak betikoz iraungo du. Gizakiak ez dio petrolioa erabiltzeari utziko petrolioa agortuko delako, beste hainbat energia-mota berriagoak, garbiagoak, aproposagoak eta, baita merkeagoak ere, aurkituko direlako baizik. Harriekin gertatu zen legez.
Argia, 2009ko martxoaren 15ean.
Milla esker Amatiño zure jakinduria denori eskeintzeagatik. Nik oso gogoz irakurtzen dituk zure idatziak eta klaseak, jarraitu horrela neregatik bakarrik bada ere.