Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Parapentez

Parapentez

Amatiño 2020/06/07 21:10
Azken bolada honetan gero eta parapente gehiago ikusten da Deban. Santa Katalina barrenetik Lapari aldeko itsaslabarrerantza jauzi egin, ordubete inguru han-hemenka hegan jardun eta Debako bertako hondartza nagusian lurrartu. Ez dirudi zailegi denik, behin goia hartuz gero... Baina zelaitik beherako lehen jauzia ez da, gero, makala izango.

Ezjakinaren ezjakintasunak. Nik gaur galdetu behar izan dut parapentea eta delta hegalaren arteko ezberdintasunaz. Jatorri bi, teknika bi, garapen bi eta mundu bi... omen. Dirudienez, parapentea geldoagoa da baina, gezurra dirudien arren, baita arriskutsuagoa ere, haize-boladen mendeago, antza. 

Debaldean parapentea baino ez dabil. Harrigarriena ez da alde batera zein bestera jira-biraka ikustea, erabat geldirik geratzeko erakusten duten trebetasuna baino, haize bortitzaren kontra seko baratzen diren kaioak bailiren.

Hala ere, ez dit inbidiarik ematen. Nik, aukeran, nahiago astoaren bidezidorra. Ez beheregi, gero igo beharrik ez izateko. Eta ez goregi, alferrik ez jaisteko... gero berriro igo egin behar izaten baita. 

Eskuineko argazkian, parapente bi, noiz elkarrekin tope egingo. Baina efektu optikoa besterik ez da. 

Baso gainean
Maldan behera jauzi, lehenik

Zuhaitz gainean
Santa Katalina gainean

Elkarrekin
Elkarrekin dantzan

Parapente horia
Zeruak ere urdindu du

Itsasoratzen2

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: