Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Paradoxa

Paradoxa

Amatiño 2016/01/25 23:00
Wroclaw eta Donostia hiriak hasi berri dira 2016ko Europako Kultura Hiriburutza ospatzen. Wratislaviarrek Chillida-Lekuko 39 eskulturez ekin diote urteko egitarauari, gurean Chillida-Leku irekitzeko gauza izan ez garen artean. Paradoxa.

Segurutik zentzuzko hainbat arrazoi izango da paradoxa hau ulertarazteko baina, aitortu dezagun, lotsa sentitzeko ere ez da arrazoirik falta.

Jarri gaitezen, bestela, edozein europar arrunten senean eta galdetu diezaiogun geure buruari: “Fidagarri edo sinesgarri al da, Europako Kultura Hiriburuarenak ospatzen ari den urte berean, Chillidaren museorik garrantzitsuenaren ateak irekitzeko ere gai ez den hiria?”

Bolo-bolo dabilenez, Chillida familiak lauzpabost eskaintza omen ditu mahai gainean, munduan zeharreko beste horrenbeste lekutara eramateko Zabalaga baserri inguruko museo osoa.

Nik ez nuke gaiztoegia izan nahi baina, nago, Zabalagak, Miramon inguruan egon beharrean, Artxandan-edo balego, ez lukeela luzaro itxita iraungo.

jaime
jaime dio:
2016/01/26 14:50
Izan ere, kontuan hartuta Bilboren iragana – labe garaiak, ontziolak, burdin eta txapen biltegiratzeak, tailerrak eta abar – askoz egokiagoa izango litzateke Artxanda Chillida –lekuan metatzen diren sopletez ebaki eta bihurritutako burdin herdoilduak Miramongo marko idilikoa baino.
jaime
jaime dio:
2016/01/26 14:59
barkatu:
...ebaki eta bihurritutako burdin herdoilduak biltzeko Miramongo...
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: