Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ondo hiltzen ikasi

Ondo hiltzen ikasi

Amatiño 2008/05/20 00:50
Atzo, Zarautzen, Imanol Murua maisuaren hiletak. Bai, eskola-maisu izan nuen nik Imanol pare bat udatan, 12-13 urte edo nituela. Berak, berriz, hamar gehiago besterik ez, maisu gaztea beraz.

Baina, eskolan ezezik, politikan eta herrigintzan ere maisu handia izan genuen Imanol. Joxe Azurmendi filosofoak atzo bertan elizatarian esan zidanez: Orain hitzetik hortzera aipatzen da morala... Imanolek, ordea, ez zuen sekula moralik aipatu beharrik izan. Bera zen morala.

Imanol Murua jator bizi izaten ahalegindu zen eta oinarrizko baloreak erakutsi zizkigun: konpromisua, lana, kemena, leialtasuna... Eta azkenean, bizi izaten ezezik, hiltzen ere erakutsi digu gure Imanolek.

Bizi izaten asmatzeak ez luke zail izan behar. Izan ere, gutako edonork ditu hogei, berrogei edo hirurogei urte zintzo bizitzen ikasi ahal izateko. Bizitzan zehar ondo portatzen ikasi ez izana ez da denbora faltagatik izaten, ikasi nahi ezagatik baino. Heriotza, ordea, bat-batean etorri ohi da, ezustean, azken momentuan.  Nola arraio ikasi gero ondo hiltzen?

Imanolek orain urtebete jakin zuen hil egin behar zuena eta baita, ondotik, duin asko hiltzen ikasi ere... Iratzeder, Xalbador, Xabier Lete eta beste hainbaten olerki eta salmo erlijioso eta esistentzialista samarrak irakurtzen. Patxadaz, hausnarrean, buruaren jabe.

Batek daki zertan den ondo hiltzen jakitearen maratila baina, behar bada, aurretik zintzo bizi izanak ere dezente asko lagunduko du, ezta? Galdetu, bestela, Imanol Murua maisuari.

 Goiz kronika. Euskadi Irratia, 2008-05-20

Imanol Murua

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: