Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Oin dala 50 urteko mapia

Oin dala 50 urteko mapia

Amatiño 2008/01/09 21:50
Hona nik neuk oin dala berrogeita hamar urte eskuz egindako Euskal Herriko mapia, hamabi urte besterik ez nittuala.

Zazpi lurraldiak agertzen dira: Bizkaya, Araba, Gipuzkoa, Naparoa, Laburdi, Beko Naparoa eta Zuberoa.

Aittatzen diran uriburuak, ostera, hegoaldeko laurak baino ez dira: Bilbao, Gazteiz, Donostia eta Iruña. Baionak biharko leukian lekuan puntu baltza dago jarritta baina, bistan danez, ez nitzan izena idaztera heldu.

Mapiak (65 X 62 zm) titulua daka, baitta egillian izena eta fetxia be:

Gure Euzkal Eria

Aramberri´tar Luis Alberto marreztuta

1958´go Ilbeltzaren 4´an

Gure Euzkal Eria

Goguan dakat zelan egin neban hau mapiau, ohe albuan nekan eskritorixo modukuari etaratzen jakon arasa gainian. Kipula-papela zabal-zabalik jarri eta edozenbat egunetan jardun nitzan horretan. Egunerokua amaittu ostian, tolostu biharrian  kiribildu egitten neban, eta zer batian gorde. Biharamonian barriro be etara eta jarraittu. Itxura danez, Gabonetako oporretan amaittu neban, sasoi haretako fetxia daroia-ta.

Nabarmena gero, Naparoa eta Euzkal-Eria izenen <r>ak azentu-markiaz agertzen diran bittartian, Aramberri eta marreztu <r> biaz agertzen dirala.

Mapa honek berrogeita hamar urte dittuanezkero,  antigualla moduan jarri leikian salgai almonedan. Baina, seguru asko, inok ez leuke nik baino gehixago ordainduko.

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: