Normandiako sindromea
- 18 urte baino ez zituen (5)
Lekutan geratu dira orain 250 urteko Independentzia Aldarrikapenak azpimarratzen zuen “life, liberty, the quest for happiness” leloa eta hainbat belaunaldiren inmigrazio-uholdea erakarri zuen eskubide eta aukera unibertsalen "American Dream" deia. Hainbat estatubatuarrek, hausnarrean, euren buruari itaundu bezala: “Betetzen ari al gara 1776ko espirituaren promesak”.
Eztabaida politikoa gehiegi baldintzatua dago, gutxiengo aktibistek sare sozialetan eragiten dituzten iritzi zalapartatsu eta zaratatsuengatik, batetik, eta gauzak bestela ikusten bide/omen dituen gehiengo isilarengatik, bestetik.
Baina, zer gerta ere, gaur eta hemen, mendebaldeko kultura eta demokrazia salbatu zituzten Omaha eta Utah hondartza hauetatik, galdera zera litzateke: egun, ozeanoz haraindiko Ameriketako Estatu Batuek eta honaindiko Erresuma Batuak beste behin hartuko ote lukete Normandiako hondartzetan lehorratzearen pareko erabakirik?
Trumpek zera esan du AEBren Independentzia Aldarrikapenaren 250. urtebetetzean: "Europak ikasi behar du bere burua defenditzen". Hainbatek ezarri lezake, berriz, "bai, eta Trumpen Amerikak ikasi beharko luke inoren burua ez erasotzen eta gogoko dituen erasotzaileak ez babesten".
Eta hiru proposamenok beteko balira? Zati baterako bake santua!
---ooOoo---
1) Izatez, uztailaren 2an omen da, baina okerreko transkripzioaz uztailaren 4ean ospatzen da.
2) Lehorreratzea bost hondartzatan izan zen aldi berean, Omaha Beach eta Utah Beach badira ere ezagunenak. Hondartza bien jatorrizko izenak bestelakoak ziren (Colleville-sur-mer eta Sainte-Marie-du-Mont),baina gerra-garaian erabilitako kode-izenaz geratu dira betiko-edo, estatubatuar eta britainiarren hizkuntzaz alegia, etenik gabeko turismo ugariaren laguntzaz.
3) Frantzia, Britainia Handia, Ameriketako Estatu Batuak, Sobiet Batasuna, Polonia eta Txina. Kontrako ardatza, berriz, Alemania, Italia eta Japonia.
4) Sekula historian izan den handiena: 1.200 hegazkin, 5.000 itsasontzi, 160.000 soldadu lehen bi egunetan eta, abuztuaren 25ean Paris liberatu zenerako, hiru milioi baino gehiago Frantzia guztian zehar.
5) Alemaniarren hilerriaren sarreran, alemanez, frantsesez eta ingelesez jartzen duenez: ..."ez kausarik eta ez borrokarik aukeratzeko betarik izan ez zuten soldaduen istorioa...".
6) Roosevelt, Truman, Eisenhower, Kennedy, Johnson, Nixon, Ford, Carter, Reagan, Bush (aita), Clinton, Bush (semea), Obama, Trump eta Biden.
.
.
- Alemanen hilerria (La Cambe), non 22.000 baino gehiago dauden lurperatuak, gehienak 20-22 urte bitartekoak.
