Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Nor dago erreta?

Nor dago erreta?

Amatiño 2011/01/26 18:00
Patxi López 1959an jaio zen Portugaleten. Euskalgintzaz du duen esperientzia. Jakineko datua da. Jakinekoa ez dena da nor arraiok jartzen dituen esaldi biribil, handi-mandi, su-eragile eta gezurti horiek Lehendakariaren ahotan. Ez da Lehendakaria euskalgintzaz erreminduta dagoena. Nor dago erreta?

Koldo Ordozgoitik Euskadi Irratian esan bezala, inork ez du susmatzen Konrad Adenauer Hitler hil ostean esaten: “Nazismoaren bukaerak mesede egingo dio alemanierari… bortizkeriaren bukaerak gauza asko erraztuko dizkio gure hizkuntzari… alemanierak bat egingo du behin betikoz askatasunarekin”. Edo, Francoren heriotzaren ondoren, Tierno Galvan esaten: “Frankismoaren amaierak mesede egingo dio gaztelaniari… diktaduraren amaierak bidea erraztuko dio gure hizkuntzari… gaztelaniak bat egingo du behin betikoz askatasunarekin”. Patxi Lopezek, ordea, hitz berberoriek esan ditu edo… esanarazi dizkiote.

Hala ere ez da  gauza berria. Anjel Lertxundik gogoratu  duenez “ETAren bukaera. Eta euskararen askatasuna. Ostera ere, biak lotu ditu Patxi Lopez lehendakariak”. Bai, ostera ere, sozialistek 2008ko urrian Euskera en libertad ekitaldia antolatu baitzuten Donostian. Lehendakariaren bloga gogoratu besterik ez dago. Eta, zirkulua ixteko, horra gaur bertan Euskera y libertad artikulua Luis Haranburu Altunak idatzia.

Ez dut uste sozialistak asmatzen ari direnik. Ez dut esaten arrazorik ez dutenik (ideologia-kontuetan nork du eta nork ez du arrazoia?), euskaraz baliatuz eta euren buruaren kaltetan izugarrizko zulo beltzean sartu direla baizik. Behar bada arrazoirik izan dezakete ezker abertzaletasunaren euskaraz jabetu nahia salatzea erabakitzerakoan; baina, salaketa-era horrekin, ukatu ezezik alderantzizkoa egiten dute: baietsi, opa izan, opari egin, ameto eman, doan eskaini.

Hain zuzen ere, Luis Haranburu Altuna adiskideak Lehendakariaren alde ziztu bizian idatzi duen artikuluan dioena egia baldin bada, hau da, euskararen batasuna, literatura, kantagintza, kultura-industria, ikastola-mundua eta, oro har, 1960tik aurrera eragindako  euskal mugimendu guztia MLNVren partaidetzarik gabe egin bazen –eta hala da--, zer dela-eta orain adierazi ETArenak amaitzearekin batera “euskarak bat egingo duela behin betikoz askatasunarekin“?

Patxi López 1959an jaio zen Portugaleten. Euskalgintzaz du duen esperientzia. Jakineko datua da. Jakinekoa ez dena da nor arraiok jartzen dituen esaldi biribil, handi-mandi, su-eragile eta gezurti horiek Lehendakariaren ahotan. Ez dut uste Lehendakaria denik euskalgintzaz erreminduta dagoena. Bere inguruko nor da erreta dagoena?

 erretzea

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: