Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Noiz aldatu beharra asmatu

Noiz aldatu beharra asmatu

Amatiño 2008/09/09 00:00
Aurreko larunbatean, kintoen afalostean, laguna erdi mozkortu zitzaigun eta, eskailera-buruan, pailazoarena egiten hasi. Denok algara bizitan geundela, horra hor non, dsanba egin eta, buruz behera hogeitaka harmailatan zehar hankaz gora jausi eta bizkar hezurra hautsi zuen.

Bizpahiru segundoren bueltan, hasierako algarak negar-zotin bihurtu ziren. Eskailera-buruan denok ginen alai eta eskailera-barrenean, aldiz, denok zurbil. Pailazokerien aurrean alai agertzea eta bizkar hezurra hautsi ostean zurbil azaltzea ez da gero zaila.

Zailena da jakitea zein momentutan aldatu behar den aurpegia. Alegia, laguna goitik behera eroritzen ari dela, zein harmailatan utzi behar zaion adarra jotzeari eta noiz bere osasunaz arduratzeari ekin. Hau da, noiz planto egin, noiz aldaketa datorrela asmatu, noiz errealitateari aurre egin.

Ez da gero batere erraza. Baina horretan datza, hain zuzen ere, kakoa, giltza edo maratila. Bai eskailerapeko istripuetan, bai krisialdi ekonomiko latzetan eta baita, jakina, apostu politikoetan ere.

Goiz kronika. Euskadi Irratia, 2008ko irailaren 9an.

 

Hona non lasterragoa den sekulako muturrekoa hartzea, txaloak jotzeari uztea baino.

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: