Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ni urlia naiz, eta bakarrik nago

Ni urlia naiz, eta bakarrik nago

Amatiño 2012/05/08 22:00
Gazte jendeak txotxolokeriatzat joko du eta kritikari zorrotzak arinkeriatzat, baina sei hamarkadatik gorako dibortziatua, alarguna edo jubilatu soila nekez aspertuko da gero, bere burua behin baino gehiagotan ikusiko du-eta Marigold hotelaren ostatatuen artean.

Komedia latza, zahartzaroa bera bezain jostirudi lakarra,  adinduen nahiek eta gurariek nabarmen gehiago baitute iharretik eta idorretik, ahaletik baino.  Edozein modutan, zer gerta ere, sekula ez omen da berandu adiskidetasuna, maitasuna, amodioa edo geroko gerotan utzitakoak behingoz egin nahi eta egin ahal izateko.

Goi-goi mailako aktore-aktoresa (Tom Wilkinson, Judi Dench, Maggie Smith, Ronald Pickup, Penelope Wilton, Celia Imrie eta Bill Nighy) simurtuak, elkarrizketa biziak, hausnar xume bezain mamitsuak, ironia anglosaxoia, britainiar burgesiaren gainbehera eta eurozentrismoaren patetismoa.

El exótico Hotel de Marigold” ez da inondik ere zazpigarren artearen altxorra errotik aberastuko duen filma baina bai, ostera, ordu t´erdiz imintzio alaitsuetan irribarrez pasatzeko abagunea. Azpimarragarri, haatik, denetariko zirikadak eta eztenkadak etengabe biltzen dituen filmak zein serio eta normaltasun handiz azaltzen duen homosexualitatea.

Ni urlia naiz, eta bakarrik nago. Ni sandia naiz, eta bakarrik nago.

el-exotico-hotel-marigold

Maggie Smith, Ronald Pickup, Bill Nighy, Penelope Wilton, Celia Imrie, Judi Dench eta Tom Wilkinson

Tre.
Tre. dio:
2012/05/18 17:22

Ba neuk be ikusi neban pelikula hori eta gustau jatan. Kasualitatez ikusi, ez nekan eta asmorik horra sartzeko, baina azkenian, zoriak eruana eta pozik urten. Eta "gazte jendeak" zer pentsatzen daben... ba ni zeu baino ixa 20 urte gaztiagua naiz, ea bardin-bardin pasau neban ondo. Horretara, ez da edade kontua.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: