Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Neoliberalak eta kontserbadoreak

Neoliberalak eta kontserbadoreak

Amatiño 2008/06/17 08:51
Ekaina heldu da eta udazkenerarte milaka funtzionariok udako lanordua izango dute eta, horretara, bazkalostetik aurrera lau hilabetean zehar, arratsaldero jai. Ez dago gero batere-batere txarto.

Zenbait sindikatuk sarri esan ohi dute euskal administrazioaren buruak neoliberalak direla. Ni gehien harritzen nauena ez da neoliberaltzat jotzea, tonu horretan esatea baino, neoliberala, holakorik izatea bekatu larria balitz bezala. Beste norbaitek, zentzurik txarrenean ere,  sozialista  zahar hori edo esango balu bezala.

Nere ustez, liberal-punttua behar-beharrezko da gizarteak aurrera egin dezan. Izan ere, liberalak dira enpresa-sortzaileak, ez sozialistak. Hemen mundu guztiak nahi du lanpostu bat, baina aldi berean prest gaude lanpostuak sortzen dituzten enpresarien kontra mortalak eta bi esateko. Enpresari izatea hain txoillo handia baldin bada, zergatik ez du inork enpresari izan nahi? Misterioa gero.

Dena den, euskal politikariak neoliberalak direla esateak ez du batere meriturik. Politiko gizajoei edozer leporatzen zaie eta ez da ezer pasatzen. Gainera, gure politikariak neoliberalak badira... euskal funtzionarioak, berriz, kontserbadore hutsak, eta inork ez die ezer esaten. Auskalo sindikatuek arrazoi duten ala ez politikoak neoliberalak direla botatzen dutenean, baina sinesgarriagoak izango lirateke funtzionarioak kontserbadoreak direla esaten ausartuko balira, ezta? Ala ez?

Goiz kronika. Euskadi Irratia, 2008.06.17

Luistxo
Luistxo dio:
2008/06/17 12:06

Etiketak banatzea merkea da. Vocentoko kronika batean irakurri nuen atzo, Badiola Realeko presidentearen politika guztiz neocon izan dela.

Amatiño
Amatiño dio:
2008/06/18 02:30

Modarik bako moda moduan. Nahiz-ta zenbaitek besterik uste izan, estetika bako estetika be estetika-modua dok. Hemen ez dok inor etiketaz, modaz edota estetikaz kanpo gelditzen. Honezkero, ezta etxian geratu arren be.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: